noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Jatyr Berasaluze izan da euskal surflari bikainena Penicheko Rip Curl Pro txapelketan

08/04/2007
Gaur goizean amaitu da Supertubos-eko olatu famatuan, Portugaleko Rip Curl pro Peniche txapelketa, izar bateko WQS proba. Honetan, Euskal Herriko 13 surflari partehartu dute. Supertuboseko olatuak ez dira oso handiak izan, metro eskasekoak baizik. Hala ere, nahikoak izan dira, bere garaian Europako junior txapelduna izandako Marlon Lipke alemaniarrak garaipena lortzeko. Emaitza honekin, Europako WQS zirkuituko buru jartzen da. Berarekin batera finalean, beste hiru surflari ezagun bildu dira: Pablo Gutierrez eta Pablo Solar kantabriarrak, eta Reubyn Ash Bretainia Handikoa, 4.tokian.
Jatyr Berasaluze euskal brasildarrak erdifinaletara iritsi da; Marcos Sansegundo gazteak, azken larudenetara iritsi da eta gainontzekoek ez dituzte azken zortzirenak igaro: Norman Landa, Ibon Elorriaga, Iker Fuentes eta Oier Illarramendi kasu. Lehenengo txandan geratu dira Txaber Trojaola, Dani Alonso, Mario Azurza, Indar Unanue eta Simon Marchand, iparraldekoa.
Baina Grommets maila bat ere barneratu du proba honek eta honetan, paper ederra jorratu du Borja Agote surflari donostiarrak, 3. tokian geratu delarik. Beste surflari euskaldun batek partehartu du honetan, Ethan Egiguren. Nahiz eta honek ez duen hainbeste zorterik izan, azpimarratzekoa da gure surflarien paretehartzea, gero eta gehiago izateaz gain, gero eta gazteagoak baitira eta duda barik oraindik, txapelketa asko dituzte aurretik.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak