noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BIZKAIKO SURF ETA BODY GAZTE TXAPELKETA

03/05/2007
Igaro dan zapatuan, apirilaren 28an, La Arenako hondartzan ospatu zan Bizkaiko Surf Gazte Txapelketa. Inoiz baino partadaidetza haundiago bategaz. Guztira 38 aparlariek (surlariek) emon eben izena hiru mailetan: ume (alebin), gaztetxo (infantil) eta kadete.
Hasieran eguraldi euritsua eta itsasoak metro erdiko itxosu (olatu) indarbakoak euki ebazan. Gaztetxuenek honelako baldintzetan erakustaldi ederra eskeini eben. Batez bere kadete eta gaztetxoen finalak oso parekatuak egon ziran.
Kadetetan Peña-Txuri Surf taldeko Cosme Fernández nagusitu zan. Bere ostean, danoi aho zabalik laga euskun Pablo Cabezuelo, faborito ziran Barrika Surf Taldeko Aletxu Gironiri, hirugarren, eta Ander Mendigureni, laugarren, nagusitu jaken.
Gaztetxo (infantil) mailan ez ustekoak suertatu ziran bere. Bakio Surf Taldeko Mikel Zamakona Barrika Surf Taldeko faborito zan Txaber Gaminderi nagusitu jakon. Hirugarren lekua Bizkaian bizitzen dagoan Charlie Dentzel eta laugarren lekua Barrika Surf Taldeko Jon Irigoienek eskuratu eban.
Txikitxuen mailan, umetan (alebinetan), Natxo González plentzitarrak irabazi eban. Bigarren Fernándeztarron gazteena, Bosko (Peña-Txuri Surf Taldekoa) . Hirugarren eta laugarren lekuak Canalestar aizpak eskuratu ebezan, Leticia eta Loiola (Peña-Txuri Surf Taldekoak biak).
Nesken mailan Getxo Surf Taldeko Olatz Atxalandabaso nagusitu zan Leticia eta Loiola Canalesen aurretik eta laugarren Fuencisla Kareaga suertatu zan.
Azkenik, bodyboard espezialitatean maila bat, kadetea, eta final zuzena besterik ez zan egin. Barrika Surf Taldeko Iñigo Clavel txapeldun. Txapeldun ordea Gonzalo Velasco. Hirugarren Ricardo Jauregi eta laugarren Pablo Zabala.
EMOITZAK:
UME / ALEVIN GAZTETXO / INFANTIL KADETE / CADETE NESKAK / CHICAS

1.- NATXO GONZÁLEZ 1.-. MIKEL ZAMAKONA 1.- COSME FERNÁNDEZ 1.- OLATZ ATXALANDABASO

2.- BOSKO FERNÁNDEZ 2.- TXABER GAMINDE 2.- PABLO CASTELLANO 2.- LETICIA CANALES

3.- LETICIA CANALES 3.- CHARLIE DENTZEL 3.- ALETXU GIRONI 3.- LOIOLA CANALES

4.- LOYOLA FERNANDEZ 4.- JON IRIGOIEN 4.- ANDER MENDIGUREN 4.- FUENCISLA KAREAGA

Bisita ezazu euskalsurfeko argazki bilduma!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak