TXABER TROJAOLA BIZKAIKO TXAPELDUNA
Asteburu honetan ospatu da Bizkaiko txapelketa. Baldintzak zoragarriak izan dira Zierbenako La Arena hondartzan: 1-1´5mko olatuak, eguzkia, tenperatura atseginak eta jarraitzaile kopuru handia. Atzo baldintzak askoz ere hobeagoak izan ziren, gaur haizea izan baita protagonista.
Azpimarratzekoa izan da bodyboard open mailako partehartzaileen maila. Aritz Larrinagak menperatu du txapelketa erraztasun handiz, buruturiko rollo eta ARS ugariei esker. Surf openeko lehiakideak ere apartak izan dira, batez ere Txaber Trojaola eta Jatyr Berasaluze; hauen artean egon baita lehia. Bakiotarrak surfeaturiko eskuinak eta buruturiko maniobrak eman diote garaipena.
Lehiatua egon da ere senior mailako finala, azkenean Aritxa Saratxagak irabazi du. Bere atzetik, Julen Arroiz, zeinek baliteke 2. geratu izatea interferentzia bat egin izateagatik.
Alfonso Fernandez izan da protagonistetako bat, surf openen azken laurdenetara iritsi ostean, master mailan menperatu du. Cristina Alvarez, nesken mailan menperatu du, Gabriel Bernaola surf sub 18koetan, Lander Ciriza body sub 18koetan eta Iker Ayala longboarden.
Hedabide ugari hurbildu dira lehiaketara eta giroa ederra izan da.
EMAITZAK:
SURF OPEN: 1.-Txaber Trojaola 2.-Jatyr Berasaluze 3.-Eukeni Masa 4.- Daniel Alonso-Alegre
BODYBOARD OPEN: 1.-Aritz Larrinaga 2.-Alex Sebastian 3.-Iñaki Llona 4.-Ibai Rodriguez
NESKAK: 1.-Cristina Alvarez 2.-Laura Sanchez 3.-Olatz Atxalandabaso
LONGBOARD: 1.-Iker Ayala 2.-Kike 3.-Jonatan Marcos
SURF SUB 18: 1.-Gabriel Bernaola 2.-Ander Galarza 3.-Igor Arroiti
BODYBOARD SUB 18: 1.-Lander Ciriza 2.-Ignacio Gonzalez 3.-Ugatz Velasco
SENIOR: 1.-Aritxa Saratxaga 2.-Julen Arroiz 3.-Natxo Garai 4.-Javi Diez
MASTER: 1.-Alfonso Fernandez 2.-Jokin Arroyo 3.-Josean de Andres 4.-Floren Isla 5.-Jesus Maria de Loza
Euskalsurfeko argazki bilduma bisita ezazu!