noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

UNAI ARIZETAK IRABAZI DU ZARAUTZEKO SUPERJUNIORRA

20/05/2007
Larunbatean hasi zen Zarautzen, aurten jaioberri den DV Superjunior euskal zirkuitua. Honetan EHko eta estatuko surflari junior bikainenak partehartzen dute. Hurrengo mailetan sailkatzen dira: sub 16, sub 18 eta gorena, superjuniorra. Honetan 8 junior onenek partehartzen dute, baita sub 18 eta sub 16ko lau finalistek ere. Itsas-baldintzak ezinhobeak izan ziren. 1-1´5m-ko olatuak, eta bi metrokoak finaletan. Txikienak izan ziren lehen protagonistak eta Kantabriatik etorritako Juan Merodio izan zen irabazlea sub 16koetan. Asier Makeda, zarauztarra, sub 18koetan irabazi zuen, baita aereo onena burutzeagatik ere izan zen saritua Expression Sessionean. Berarekin batera, Beñat Makazaga saritu zuten, maniobra onena burutzeagatik. Superjuniorreko finalistek arnas har zezaten burutu zen Expression Sessiona, akituta baizeuden lehiakideak. Baina ez egungo protagonista!. Sub 18koetan bigarren geratu ostean, superjunior mailan, alde handia atera zien arerioei, eta primeran lehiatu zuen, 9,1 eta 8,3 puntuko olatu bikainak surfeatu zituelarik. Denek txalotu zuten Unai Arizeta, "Ari"ren paper ederra. Merezituta dauka duda barik, Superjunior berri honen buru izatea.
EMAITZAK:
SUB 16: 1.-Juan Merodio, 2.-Txaber Gaminde, 3.- Borja Agote, 4.-Cosme Fernandez
SUB 18: 1.-Asier Makeda, 2.-Unai Arizeta, 3.-Aitor Labandibar, 4.-Alan Aldasoro
SUPERJUNIOR: 1.- Unai Arizeta, 2.-Ander Ugarte, 3.-Mario Azurza, 4.-Manez Otegi

EUSKALSURFEKO ARGAZKI BILDUMA BISITA EZAZU
.................................................................................
2007/05/14
SUPERJUNIOR ZIRKUITUA HASIKO DA ZARAUTZEN
Datorren asteburuan, maiatzaren 19 eta 20an Superjunior DV Euskalsurf Zirkuitu berria hasiko da Zarauzko hondartzan, europar mailako Zarauztar surflari bikainenekin.
Bi egun hauetan zehar, Euskadiko eta estatuko surflari junior onenak ikusi ahal izango ditugu sub 16, sub 18 eta Superjunior mailatan, azken maila honetan 8 junior onenak maila bakoitzeko lau finalistekin lehiatuko dira.

Izen-emateak dohain EHSF-ren bitartez, e-mailez ehsf@euskalsurf.com, telefonoz 94 473 51 25 edo faxez 94 473 52 53. Baldintza bakarra lizentzia federakorra edo eskola-lizentzia edukitzea da.

Materiala eta bidaiak zozketatuko dira, barbakoa, giro ezin hobea eta surfing onena Zarautzen asteburu honetan.

SUPERJUNIOR DV EUSKALSURF ZIRKUITUA
Zarautz, maiatzak 19-20
Antolatzailea: EHSF
Babeslea: El Diario Vasco
Laguntzaileak: Zarauzko Udala, Eusko Jaurlaritza, Zarauzko Suf Elkartea eta Gipuzkoako Surf Federazioa.
Beste laguntzaileak: 3sesenta, Surfer Rule, Local News Magazine eta Punto Radio.
.............................................................................
EHSF JUNIOR Zirkuituaren ezaugarriak

o Egutegia :
�‚� Maiatza 19-20 Zarautz
�‚� Ekaina Barinatxe
�‚� Iraila 22-23 Bakio

o Mailak :
�‚� Jubenilak- 18 Azpi:
• 17 -18 urte
• Zirkuitu irekia
• Zirkuitu federatua
�‚� Kadeteak – 16 Azpi:
• 15-16 urte
• Baimena duten alebin eta infantilak:
o Lurralde federazioaren baimena
o Lurralde Aldundiaren baimena
• Zirkuitu federatua

�‚� Superjunior
• 8 surflari junior aukeratuak
o Ranking Open B 2006
o EHSF teknikarien erabakia
• 18 Azpiko 4 finalistak
• 16 Azpiko 4 finalistak

o Lehiaketa Sistema :
�‚� Kanporaketa sistema
�‚� A-B Formatoa
• 16 Azpi eta 18 Azpi : Larunbata
• Super Junior: Igandea

o Ranking Superjunior 2007

1- Markos Sansegundo
2- Igor Muniain
3- Mario Azurza
4- Manex Otegi
5- Ander Ugarte
6- Alex Gironi
7- Beñat Makazaga
8- Dani Goya

> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak