noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BIZKAIA SURFJAIA ATXABIRIBIL HONDARTZAN (SOPELANA)

25/06/2007
Igaro dan larunbatean, bagilaren (ekainaren) 23an, ospatu egin zan BIZKAIA SURFJAIA Zirkuituko aurreneko jardunaldia Sopelanako Atxabiribil Hondartzan (Peña-Txuri).

Danetara 24 partehartzaile partehartu eben: Regato, Artxandape, Plentziako Uribe Kosta, Gorliz, Kanpasar, Kirikiño, American School of Bilbo eta Ikasbide ikastetxe, ikastola, institutu eta eskoletatik.

Goizeko 10tan inguru hasi ziran danak batera hondarrean Tai-Txi luzaketen bidez gorputza iratsartzen. Jarraian, denbora emon jaken beraiek taldeak osa daiezan eta taldea izendatu ebezan.

Taldeak osatuta eta izendatuta hiru txokotan banandu genduzan: Karpa-txokoa, Hondar-txokoa eta Ur-txokoa. Karpa-txokoan itsasoa eta ingurugiroa landu eben talde bakotzak irudi bat eginez (margo desbardinak erabili ahal izan ebezan) eta banaka itsasoa eta ingurugiroari buruz idazten. Hondar-txokoan bi ekintza burutu ebezan: korronteak eta ingurugiroa (hondarrean aurkitutako zikinkeriak jaso eta hiru boltsetan sailkatu ebezan). Azken txokoan, Ur-txokoan, lehiaketako simulakroa burutu eben. Jarduera bakotzak 30 minutu iraundu ebazan.

Eguerdiko ordu bietan danontzako bazkaria banandu eta lauretan azken txanpa Tag-Team Txapelketagaz (Taldeen arteko txapelketa simulakroa) ekin geuntson. Honetarako talde barriak eratu genduzan batzuk nekatuta egoazalako (gurago izan eben hondarrean irakasleekaz joku batzuk egin) eta beste batzuk arinago joan behar izan ziralako. Taldeen arteko lehiaketa honetan irakasleak bere partaide izan ziran. Ordu bat eta 40 minutu euki ebezan 6 itxosu (olatu) bakotzak harrapatuteko 3 itxosuetako bi txandetan jarraian geldiunerik bage. Tag-Team simulakroa hasi aurretik Iker Fuentes aparlaria euki genduan partehartzaileak animatzen eta aholkuak emoten. Gainera bere argazkia beragandik sinatuta jasotzeko aukera euki eben. Taldeak:

Likra BALTZAgaz: Josean maisua, Txarli Dentzel eta Luis de la Peña.
Likra ORLEGIAgaz: Gaizka maisua, Natxo González eta Ariane Otxoa.
Likra GORRIAgaz: David “Zuku” maisua, Gabriela González eta Janire Otxoa.
Likra ZURIAgaz: Eukeni maisua, Oiane Borinaga eta Irune Suso

18.30tan gurasoekaz batera SURFJAIAko balorapena egin, danontzako sariak banatu eta Eukaliptus ohola zozkatu genduan irabazlea Kirikiño Ikastolatik Leire Miguel Sainz suertatu zalarik. ZORIONAK Leire!!!

Hurrengo SURFJAIA 2 igande barru BAKION. Garagarrilaren 8an. Datorren astegoienean ordea IKASTXIKIA Ibarrangeluko LAGA HONDARTZAn. Datozen orduotan IKASTXIKIAri buruzko argipenak bidaliko deutsueguz.

Azkenik eskertu ERCORECA SUPERMERKATUAK, ALDER eta EUKALIPTUS SURFBOARDS emondako babesagatik eta PEÑA-TXURI SURF TALDEA eskeinitako laguntzagatik.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak