noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Bizkaia Surfjaia Zirkuitua

18/06/2007
Bizkaia Surfjaia, Surfean hezitzeko Bizkaiko Surf Federaziotik (BSF) sortu egin dogun zirkuitu barria. Helburua itsasoa-osasuna-jolasa-ingurugiroa-surfa bat egitea. Hau ez da txapelketa bat. Ez dau inork galduko, ez da inor kaleratuko; danok irabazle suertatuko gara. Jolas ekintza, egun oso bateko jardunaldia. Guraso gehienak beraien seme-alabekaz egun berezi hontan hondartzara etor daitezen eskatzen dogu.

Hastapeneko Ikastaroa egin ostean, txapelketetan murgildu aurretik, komenigarria litzateken emon beharreko urratsa. Surfa ez da likra gorria, zuria, baltza edo orlegia, besterik bage. Ez da bakarrik irabaztea. Ez da bakarrik marken arteko borroka bat. Txapelketa mundua surfaren zatitxo bat besterik ez dan einean, markak surfaren beste zatitxo bat besterik ez dira.

Norgehiagotasunaren balorea giza baloreen zati bat da, ez bakarra, eta orain arte gazteekaz planteiatu doguzan txapelketetan norgehiagotasunaren balorea beste balorei gainjarri jake. Norgehiagotasuna indartu egin dogu. Balore hau uneoro gizarteak landuarazten deusku eta ikusten dogu, gazteen heziketa kognitiborako, desegokia izan daitekela surfean bere norgehiagotasuna indartzen jarraitzea.

Surfaren bitartez beste hainbat balore landu daitekez eta surfeko erakunde moduan, norgehiagotasunatik aparte dagozan beste baloreak ezagutarazi, hedarazi eta indartu gura doguz. Uste baitogu gazteen kognitibo garapenerako aberasgarriago suerta daitekela.

Honetarako hondartzan txoko desbardinak antolatuko doguz eta txoko bakotzean jarduera desbardinak eratu.

Gogoratu, bertan partehartuteko beharrezkoa dala ESKOLA LIZENTZIA eukitea. Oraindik ez badaukazue garaiz zabizie. Ikasten dozuen ikastetxean egin beharko zeunkee, baina errasteko bidali BSF (Bizkaiko Surf Federazioara) Posta Elektronikoz hurrengo datuak: izen-abizenak, jaiotze-data (urtea/hilea/eguna), zein ikastetxean ikasten dozun eta zein herri edo hiritan bizi zarien.

Larunbatean, Sopelanako Atxabiribil (Peña-Txuri) hondartzan emongo geunskizu ESKOLA LIZENTZIAko papelak zuen ikastetxean sigila daizuezan eta azalduko deutsuego zer egin behar dozuen (bideratuteko 10 egun daukaguz )

Mailak: Umetxo (1997-98an jaiotakoak)
Ume (1995-96an jaiotakoak)
Gaztetxo (1993-94an jaiotakoak)
Kadete (1991-92an jaiotakoak)



Non / Noz: BAGILAK (EKAINAK) 23 ATXABIRIL (Peña-Txuri) SOPELANA GARAGARRILAK (UZTAILAK) 8 BAKIO

PROGRAMAZIOA:

9.00 Hondartzan gurasoekaz IZEN-EMOTEA (barikuan beranduez jota egin beharko da) + TXEKING + TALDEEN ERAKETA

9.30 Gurasoak seme-alabekaz HITZALDIA: BSF-EHSF ESKOLA KIROLA SURFJAIA (egun berezi honetan zer egingo dogun azaldu)

9.50 EGUNON BIZKAIA!!! Gorputza luzeketen bidez iratsartu

10.10 TXOKOEN ANTOLAKUNTZA ETA SURFJAIA!!!!

UR-TXOKOA: - Txanden Simulazioak (inor kanporatu bage) HONDAR-TXOKOA: - INGURUGIROA - KORRONTEAK. - “ZUTIKETA” (Take-off) + SOKA (leash).- EPAIKETA. KARPA-TXOKOA: - TAILERRAK: - IKER FUENTES aparlaria (surflaria) bertan eukiko dogu gaztetxuekaz olgetan.

14.00 BAZKARIA
15.30 TALDE NORGEHIAGOKA (TAG TEAM)
18.30 ATSEDENALDIA-LASAITASUNERA ITZULI
19.00 BALORAZIOA GURASOEKAZ + “OPARI BANAKETA”
DANONTZAKO + APARRETAKO (surfing-eko) OHOL ZOZKETA

ANIMAU ZAITEZE ETA ETORRI EGUN BEREZI HONETARA!!!!

> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak