GIPUZKOAKO BODYBOARD TXAPELKETA
Txapelketa larunbatean goizeko 10:00 etan hasi zen Open txandako kategoriarekin. Olatuak politak izan ziren egun osoan zehar nahiz eta egunean zehar tamaina gutxitzen joan.
Parte hartzaileak gustora zihoazen uretara beraien maila erakutsi nahian Zurriolako hondartzan ziren ezker ederretan.
Eguna alai igaro zen Dj Ibailokipinitako musikari esker eta atsegin izan zen temperatura ederrarengatik, nahiz eta eguzkirik ez egon.
Finala marea altuarekin egin zen urertzetik oso gertu lehertzen ziren olatuaekin. Azkenean txapela Lander Irazabalbeitiak lortu zuen, bigarren Alex Uranga izan zen txapelketa guztian zehar maila oso altua erakutsiz, hirugarren Sergio Cortinata Zarauztarra eta laugarren Yon Lopez.
Aipatu Dropknee kategorian izandako parte hartzaile kopuru altua, txpela Mikel Bergesek Irunera eraman zuena, eta aipatu ere gaztetxoek beraien txandatan erakutsitako abilezia Harri Gorospe aipatuz txapela eraman zuelarik.
Emaitzak:
Open: 1 Lander irazabalbeitia
2 Alex Uranga
3 Sergio Cortinat
4 Yon lopez
Dropknee: 1 Mikel Berges
2 Aritz Aizpurua
3 Ekain Egaña
4 David Ruiz
Sub 18: 1 Harri Gorospe
2 Imanol Osteritz
3 German Ucar
4 Xabi Prieto