Mirka Solar izan da Billabong Neskak Soilik zirkuituko lehenengo probako garailea
Surf bikain baten lekukoak izan ginen Bakion ospatutako Billbong Neskak Soilik zirkuituko lehenengo proban.
Mirka Solar kantabriarra, ihazko txapelduna, proba honen garailea ere izan zen.
Metro bateko olatuak izan genituen; olatu ederrak partehrtu zuten 33 neskentzat.
Sub 16, Sub 18 eta Open mailatan banatu ziren lehaikideak. Azapimarratzekoa izan zen, Asturias eta Kantabriatik etorritako surflarien kopurua.
Mirka Martín, Torrelavegako surflaria, ihazko paper berbera errepikatu zuen, txapleketa irabazi baizuen, ihazko postua mantenduz. Maila handia erakutso zuen finalean, nahiz eta arerio bikainak izan. Horien artean, Garazi Sánchez surflari getxotarra. primeran aritu zen nahiz eta erabat nekatuta egon; azken finean, sub 16ko mailan irabazi zuen, 9 puntuko olatu bati esker.
3. geratu zen Lore Eizagirre zarauztarra, bikain aritu zuen honek ere. Egungo Bizkaiko txapelduna, Cristina Alvarez, Sopelanakoa, open mailoa honetako 4. finalista izan zen.
Sub 16ko mailan, aipagarria izan zen txikien surfeatzeko gogoak eta saiakerak. Ikuskizun aparta erakutsi zuten txanda guztietan, batez erefinaletan, baldintza ederrekin. Garazirekin batera, leticia Canales gaztea ikusteko aukera paregabea izan genuen. primeran aritu zen eta merezi izan zuen lorturiko 2.tokia. Amaia Ruiz, 3. geratu zen eta Lucia Martino asturiarra, 4. lekua.
Sub 18 lehiakideak izan ziren azkenak uretara sartzen. Finala, Amaia Irazabal getariarra, Peña-Txuriko kidea Gabriela Gonzalez eta egungo Espainiako garailea Casandra Castaños kantabriarra. Azken honek irabazi zuen, Amaia eta Gabriela atzetik joan zirelarik.
Hedabide eta jarraitzaile ugari jo zuten ekitaldira surflariak txalotzera.
Eskerrak eman behar zaizkio Bakio Surf Taldeko kideei, baita udaletxeari ere, gure esponsorrei: Billabong, Kustom eta El Diario Vasco, hala nola laguntzaileei: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Surf Federazioa, Local Surf Magazine, El Correo, 3sesenta, Punto Radio eta Hebe, baina batez ere, EHSF lankideei, lehiakideei eta hauen senideei, bere arreta eta lan handiagatik.
Hurrengo deialdia, Lagako hondartzan izango da datorren uztailan.
Emaitzak:
OPEN SURF
1.- Mirka Solar (CAN)
2.- Garazi Sanchez (GST)
3.- Lore Eizagirre (ZSE)
4.- Cristina Alvarez (SOP)
SURF SUB-18
1.- Casandra Castaños (CAN)
2.- Amaia Irazabal (GET)
3.- Gabriela Gonzalez (PTX)
4.- Uxue Alberdi (GET)
SURF SUB-16
1.- Garazi Sanchez (GST)
2.- Leticia Canales (PTX)
3.- Amaia Ruiz (LHSK)
4.- Lucia Martino (AST)