EUSKAL SURF SELEKZIOAK GARAIPENA LORTU DU BERRIRO ERE
Euskal surf selekzioak Bretainiatik bueltatuko da bihar. Han, 10 domina lortu ditu eta horrek lehenengo postuan jarri du berriro ere euskal selekzioa. Dozena bat herrialdeen aurka lehiatu ondoren, euskal selekzioak orain, Joku Atlantikoak deitzen diren edizio berri honen garaile izendatu da.
Oraingoan ere, aipagarria izan da bodyboard adierazleen papera, eta surfeko juniorrekin batera, garaipena eman diote talde osoari.
Horrela, urrezko domina eta zilarrekoa ere lortu dute bodyboard openeko adierazle biek: Iñaki Llona eta Jon Ander Bengoetxea. Lehenak, urrezkoa lortzeaz gain, zilarrekoa ere lortu du Dropknee mailan.
Surflari gazteenak bikain aritu dira. Horrela ba, aurreratu bezala, Txaber Gamindek urrezkoa lortu du eta Mikel Zamakonak zilarrekoa, sub 14koetan biek. Manex Otegik ere eraman du urrezkoa sub 16koetan eta Ander Ugartek sub 18koetan, azpimagarriena duda barik.
Aurrekoekin konparatuz zorte txarragoa izan dute gainontzekoek, hala ere, emaitza onak izan dituzte. Brontzezko domina jaso du Lore Eizagirrek, nesken mailan. Paper ederra benetan, benetan zaila baizen Europako txapeldunaren kontra irabaztea, Adelina Taylor kanariarra. Loreren atzetik geratu da Crsitina Alvarez, gure bigarren ordezkaria maila honetan.
Alex Urangak ere jaso du brontzezkoa bodyboard sub 18koetan, baita ere Juan Garatek, taldeko zaharrena eta master mailako adierazle bakarra.
Surflari bikainak izan arren, ez dute zorte handirik izan gure surf openeko adierazleek. Axier Munaiain faboritoa zirudien urrezkoa dominarako, baina azkenean, 4. postuan geratu da, final erdietan; bere atzean, Txaber Trojaola, Portugaletik ailegatu berria, non paper bikaina jorratu duen mundu txapelketan, 4. geratu delarik. Izan ere, zaila zen Cornwall eta Kanariar Uharteek ekarritako arerioren kontra lehiatzea, benetan talde handiak eta bikainak.
Azkenik, Jokin Argote izan da euskal aparlari onena Longboard mailan, 5. lekuan geratu delarik. Zorte berbera izan du nesken bodyboard modalitateko adierazle bakarra, Aitziber Aberasturi. Honek, Marina Taylor kanariarraren kontra lehiatu behar izan du, mundu txapelduna hain zuzen ere!.
Horrela ba, garaipen berri batekin bueltatuko da euskal surf selekzioak. Domina guztiak jaso ondoren, festa ikaragarriaz gozatuko dute gaur gauean, Bretainiako selekzioaren eskutik. Bide batez, hauen adiskidetasuna eskertu nahi izan du euskal selekzioak sari banaketan, batez ere, Nautisme Finistère-en eskutik jaso izandakoa. Gure taldeak, aukera aprobetxatu du, datorren urtean lehendabiziko aldiz, Euskal Herrian ospatuko den Jokuen edizio berrira gonbidapen orokor bat egiteko.
Berriro ere, zorionak!
ARGAZKIAK: http://www.flickr.com/photos/me_deslizo/sets/