IKASTXIKI SURF EHSF ZIRKUITUA LAGAN
-TESTUA: BSF-
Amaitu dan astegoien honetan, bagilaren 30 eta garagarrilaren 1ean, ospatu egin da Ibarrangeluko Laga hondartzan IKASTXIKI SURF EHSF ZIRKUITUko bigarren jardunaldia. Antolatzaileak: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, BSF eta GSF. Mailak: umeak (1995-1996), gaztetxoak (1993-1994) eta kadeteak (1991-1992).
Larunbatean
Umeen txanda izan zan. Eguraldiak ederto lagundu eban eta itsasoa, uda izateko, txapelketa aurrera ateratzeko nahikoa. Metro erdiko indarbako itxosuek (olatuek) baina gure Euskal Herriko harrobia, Bizkaiko eta Gipuzkoako harrobiak, ederto aritu ziran.
Guztira 12 izen emon ziran baina 10 besterik ez ziran aurkeztu. Hori zala eta betiko lehiaketa egitura erabili beharrean “danon-danon” arteko norgehiagoka erabili genduan. Horrela partehartzaileak ez ziran kaleratzen, hiru aukera edo hiru itzuli, egin behar izan eben eta hiru itzuliak eginda sei aparlarien (surflarien) arteko azkena (finala) egin zan. 20 minutuko txandetan lasaitasunez aparretan jardun (surfeatu) ahal izan ziran (eben). Kaleratzearen beldur eta horrek sortarazten dauan urduritasuna albo batean utziaz.
Goizeko 10tan izan zan deialdia eta 10.45rako hasi gintxakon Ikastxikiari. Geldiunik bage, hasi eta amaitu. Hiruretarako bagengozan partehartzaileok, epaileok, idazkaria, txapelketa zuzendariak etabar danok alkarregaz BSFko karpa horian pasta-entsalada bazkalduten.
Bazkaldu ostean danon artean egunaren balorapena egin genduan eta umeei epaiketari buruz argipen batzuk emon jakezan. Balorapena eginda Ikastxiki 2007ko elastiko bana jaso eben eta berau jantzita oroigarri-argazkia atera.
Igandea
Gaztetxo (1993 eta 1994 urtekoak) eta Kadeteen (1991 eta 1992 urtekoak) txanda. Goizeko 10tan bere deituak, 10.30an inguru lehiaketari hasiera emon geuntson.
Aurreko egunagaz alderatuta baldintzak erabat kontrakoak. Eguraldia lainotuta, eguzki izpiak erabat ezkutaturik. Itsasoa aldiz gitxitik gehiagora. Metro erdi eskazatsugaz hasi egin genduan, metro igarotako itxosuekaz amaitu baina. Zapatuan lurreko haizea, domekan itsasoko haizea. Eguneko lehen orduan mantso, eguerdian harrotu eta bapatean apurka-apurka barriro baretuz eta aldi berean itsasoa haundituz final ikusgarriak ikusteko aukera euki genduzan.
Gaztetxo mailan 24 aparlari (surflari) aritu ziran, kadetetan bi besterik ez. Horren arrazoitariko bat astegoien bardinean Barinatxen Euskal Zirkuituko txapelketa egoala eta kadete batzuk Ikastxikian lehiatu beharrean gurago izan dabe Nagusien txapelketan partehartu.
Gaztetxoentzako lehiaketa egitura barri bat erabili genduan. Partehartze haundia egon zalako ezin izan genduan aurreko eguneko “danok-danon arteko lehiaketa sistema” erabili. Erabilitako sistema gitxienez partehartzaile danek birritan uretaratzeko izan zan. Aurreneko itzulian (ronda) ez zan inor kaleratu. Bigarren itzulian hasi ziran kaleratzen. Sistema honek bere hika-mikak sortarazi egin ebazan gaztetxoen artean beraientzako eta gurasoentzako gauza barria izan zalako eta buruan lehiaketekaz ekarren eskema bapatean aldarazi egin geuntsen. Helburua lehiatzen ikastea eta bakotzak bere surfan trebetzea. Betiko sistemagaz kasu askotan ez da hobekuntzik emoten eta beste askotan gainera eskarmentu gitxiko aparlariengan desmotibazia sor daiteke. Ikastxiki Surf EHSF Zirkuitua, zirkuituaren izenak azaltzen dau Txikiak Surfean Ikasi, eta sistema barri honegaz uste dogu gehiago ikasiko dabela.
Arrastiko hirurak aldera azkenak egiteari ekin geuntsozan. Neskak mutilekaz batera aritu ziran arren, aurkeztu ziran lau neskentzako finala prestatu geunduan, baina itsasoa beraien ustez harrotu egin jaken eta horregatik gurago izan eben ez uretaratzea. Lau hoietatik Bakio Surf Taldeko Batirtze Bilbao besterik ez zan ausartu. Hori zala eta arautegia errespetatu ez eta lehiaketaren zuzendaritzak erabaki eban Batirtze Kadeteen finalean sartutea beste bi leihakideekaz: Barrika Surf Taldeko Asier Larrea eta Loiola Indautxu Taldeko Pablo Cabezuelo. Hirurek adorea, indarra eta kemena erakutsi egin eben. Kadeteko finala erabat zaila eta gogorra. Etenbage itsasoa sutafuego aritu zan gero eta itxosu haundiagoak bidaltzen. Baldintza hauetan trebeena Pablo Cabezuelo. Ostean Asier Larrea eta hirugarrenez Batirtze Bilbao.
Itsasaldia goratuten jojan einean Kadeteen finalean baldintzak zertxobait hobetzen joan ziran. Gainera honako hontan final internazional batez pairatzeko aukera izan genduan. Alde batetik bizkaialdean finkatuta dagoan Txarli Dentzel estatubatuarra. Beste alde batetik Wayan Hinckel brasildarra eta azkenik bi euskaldun; Zarautz Surf Elkartetik Mikel Elizalde hernaniar gipuzkoarra eta Barrika Surf Taldetik Txaber Gaminde bizkaitarra. Maisutasunez azken honek garaipena lortu eban.
Jarraian elastiko bana jaso eben partehartzaile danek, oroigar-argazkia atera eta sari banaketagaz amaiera emon geuntson Lagako Ikastxikiari. Danok jaso eben EHSFko aldizkaria, oholarentzako protekzioa, EHSF itsas taula eta EHSF eta BSFko pegatina bana. Gainera Tres60ko bideo batzuk zozkatu genduzan. Hala nola EHSFko elastiko batzuk bere eta Localsurf aldizkari batzuekaz beste horrenbeste.
Eskertu gure babeslea: EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA (EHSF), gure laguntzaileak: PUNTORADIO, EL DIARIO VASCO, SURFER RULE, 3SESENTA eta BILBOTEX, IBARRANGELUKO UDALA eta azkenik LAGAKO OGOÑOPE SURF TALDEA. Uneoro Ogoñopekoek lagunduten jardun ziran eta.
Hurrengo egunetan argazki gehiago BSFko webgunean: www.asfedebi.com/home.asp?sec=2&a=51&b=42&idi=0
(Testua: BSF)