JATYR BERASALUZE EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO PROTAGONISTA BERRIA DA
Zurriolako hondartza donostiarran ospatu da, arrakasta eta maila handiarekin, el diario vasco euskal surf zirkuituko 2.proba.
70 lehiakide baino gehiago partehartu dute txapelketan. Larunbatean ospatu ziren open B maila irekiari dagozkion txanda guztiak. Jardunaldi luzea izan zen, haize bikainak lagundutako metro bateko olatu ederrekin. Jarrailtzaile ugari ere hurbildu ziren hondartzara ikuskizunaz gozatzera. Azpimarratzekoa izan zen, bai gaztetxoen papera nola heldu eta adituen papera ere, besteak beste, aski ezagunak diren Asier Ibañez, Ibon Amatriain edota Iulen Elkororen surf maila azpimarratzen zuen lehiaketa zuzendariak.
Berriro ere, lau surflari ezagun heltzen ziren finalera.
Lehenengo postua lortzearren lehia handia izan zuten Jatyr Berasaluze erdi euskaldun. erdi brasildar gazteak eta Groseko surflaria den Norman Landa apartak. Donostiarra bigarren izan zen oraingo honetan. Atzetik jarraitu zioten beste bi surflari gazte eta bikain: Jaime Azpiroz eta Manex Otegi.
Iganderako utzi ziren open A maila goreneko txandak. Zirkuituko 16 surflari onenak bakarrik partehartzen dute honetan, eta beraz, txanda guztiak dira hunkigarriak eta ikusgarriak. Behera egin zuen itsasoak atzo eta metro erdi eskaseko olatuak ekarri zituen; hala ere, haizea egokia zen oraingoan ere eta jende ugari gerturatu zen euskal surf onenaz gozatzera. Azken laurdenetan jadanik, azpimarratzekoa izan zen azken edizioetako bi protagonisten papera, berriro ere bata bestearen aurka. Baina ez Asier Muniain ezta Jon Garai ere, ez ziren finalera pasatu. Guztion sorpresarako, beste bi surflari gazte eta bikain eskeini ziguten ikuskizun paregabea. Alde batetik, eta berriro ere, open B mailan lorturiko postuagatik A mailara salto egin zuen Jatyr Berasaluze, eta bestetik, hainbatetan euskal surf tituluaren aztetik ibili den surflari bikaina, Txaber Trojaola. Bakiotarra izan zen txandako buru lehenengo minutuetan baina Jatyrrek, epaileek 10 punturekin puntuatu zuten olatu ezinhobea harrapatu zuen eta horrek garaipena eman zion. Benetan txalogarria honen lorpena, izan ere, bi garaipen lortu baizituen proba berberean eta hori ez da inoiz gertatu euskal surf zirkuituan. 18 urte eskasekin, euskal surf zirkuituko onenetarikoa da. Emaitza hauei esker gainera, izen berriak agertzen dira rankineko lehenengo postuetan eta beraz, erabat hunkigarria izango da, duda barik, 3. proba.
Eskerrak eman behar dizkiogu, bere laguntza apartagatik, Groseko Indarra Surf Taldeari eta Donostiako udalari.
EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUA- DONOSTIA 2007
Dominak, diru-sariak, bidaiak,...
Antolatzailea: EHSF
Diru-laguntzaile nagusia: El Diario Vasco.
Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Gipuzkoako Surf Federazioa.
Hedabide laguntzaileak: El Correo, Surfer Rule, Local Surf Magazine, Punto Radio, 3sesenta.
EHSFren hurrengo ekitaldiak: Abuztuak 3-5, Sopelana Pro Junior, Island Style (Atxabiribil-Sopelana).
Abuztuak 11-12, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuitua, (Zurriola-Donostia).