noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

JON GARAI ETA AXIER MUNIAIN IZAN DIRA BERRIRO ERE EUSKAL SURF ZIRKUITUKO PROTAGONISTAK

01/07/2007
Egoera berbera errepikatu da baina oraingo honetan alderantzizko egoera suertatu da. Orain dela urtebete inguru, Getarian hasitako euskal surf zirkuituan, Axier Muniainek garai hartako txapelduna irabazten zuen, Jon Garai. Baina getxotarrak irabazi du oraingo honetan. Finala, orain dela minutu batzuk amaitu da Barinatxen, 2 metroko olatu bikainekin. 3metrokoak ere egon dira, batez ere eguerdi aldera, haizearekin batera. Baldintzak ederrak izan dira eta Euskal Herriko surflari bikainenen eskutik ikuskizun apartaz gozatu dugu. Bi pertsonaia hauekin batera, aski ezagunak diren beste batzuk ere egon dira finalean; 3. tokian Miguel Cabada, bere garaian zirkuituko txapelduna izandakoa. Bere atzetik, Carlos Marqués kanariarra, Sopelanan ezarrita dagoen surflari aparta.
Miguel Cabadak leku berdina lortu du open b mailan, baina oraingo honetan Marquesek gainditu du. Lehenengo postuan, atzoko protagonistetako bat, Jatyr Berasaluze, erdi brasildarra erdi euskalduna. Brasildarra izan da baita ere, 4. finalista: Vicente Romero.
Ziztu bizian igaro da espero genuen borraska baina eskerrak etorri dela; atzoko metro erdi eskaseko olatuak 2 eta 3 metrotan bihurtu dira gaur eta horrek aukera handiak eman dizkigu. Izan ere, 112 lehiakide bildu dira, inoiz baino gehiago; eta beraz, ekitaldi luzea eta nahiko nekagarria izan da, antolatzaile eta batez ere lehiakideentzat. El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua ospatzea posible izan da eta gainera arrakasta handia izan du. Abuztuan izango da deialdi berria, Donostiako Zurriola hondartzan. Bihar, asteburu honi buruzko argazki mordoa izango ditugu ikusgai euskalsurfen.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak