BIHAR HASIKO DA SOPELANAN, IZAR BATEKO ISLAND STYLE PRO JUNIOR MUNDU MAILAKO TXAPELKETA
Asteburu honetan, abuztuak 3,4 eta 5ean ospatuko da Sopelanan, junior mundu zirkuituko 2. proba. Txapelketa garrantzitsu honetan, mundu osotik etorritako surflari bikain anitz partehartuko dute; guztiak dira 21 urtetik beherakoak. Lor daitezkeen 875 puntu eta 6.500$eko sari potolo baten truke lehiatuko dute. Lan handia egin dute Sopelanako Peñatxuri Surf Taldea, Island Style, EHSF eta Sopelanako udalak, ekitaldi hau Euskal Herrira ekartzeko. Azken batean, garrantzitsua da Sopelanako Atxabiribil hondartza eta surflari bikainak biltzen ditu. Izan ere, asko izango dira honetan partehartzen duten euskal surflariak. Besteak beste, egungo superjunior zirkuituko burua, Unai Arizeta, eta Nikola Susaeta, Sopelanakoa. Biak izango dute wildcard bezala partehartzeko aukera paregabea. Baina emaitza ona lortzea ez da gauza erreza izango. Europako txapelduna den Joan Duru frantseza ere hemen izango da, baita egungo rankineko buru, Romain Cloitre ere, Reunion Irlakoa. Biek, esperientzia eta izen handiko surflariak.
Neskei dagokionez, Garazi Sánchez getxorra eta Lapurdiko Lee Ann Curren eta Pauline Ado dira azpimarratzekoak; azken biak, munduko onenak duda barik.
Guztira, 130 lehiakide espero dira proba garrantzitsu honetan. Honekin batera 4 izango dira uda honetan gure kostaldean ospatuko diren mundu mailako txapelketak eta horrek berriro ere, Europako egutegi garrantzitsuenean bilakatzen du EHSFrena.