ENEKO ACERO EUROPAKO BURU, HODEI COLLAZO, RANKINEKO LAUGARRENA
A ze asteburua izan dute gure elitezko euskal surflariak! Asko izan dira Ingalaterrara jo dutenak, New Quay deituriko zonaldean aurten ere ospatu berri den 5 izarretako mundu txapelketa garrantzitsuan partehartzera. Pauline Ado hendaiatarra, egungo mundu txapelduna, 2. geratu da proba honetan. Gure adierazle gipuzkoarrak ordea, ez dute zorte handirik izan. Estitxu Estremo, 2. errondara heltzen zen, Garazi Sanchez getxotarrarekin batera. Myriam Imaz berriz, lehenengoan izan zen kanporatua.
Askoz ere presentzia handiagoa izan dute gure mutilak. Mundu osotik etorritako ia 200 surflari bikainen kontra lehiatu zuten. Oier Illarramendi, Kepa Acero, Iker Fuentes eta Norman Landa, lehenengo erronda menperatzen zuten, baina ez ordea 2.a. Aritz Aranburu 3. izan zen kanporatua.
Txaber Trojaola, onenetariko bat, 4. errondara egiten zuen salto, eta honetan izan zen kanporatua Eneko Acerorekin batera.
Duda barik, bikainena Hodei Collazo zarauztarra izan zen. Azken laurdenetara iristen zen, 5.a izan da beraz, proba honetan. Geroago txapelketaren garaile izango zenak kaporatu zuen, Ben Bourgeois estatubatuarra, WCTko surflaria. Emaitza honek, 1.300 puntu eman dizkio zarauztarrari, baita 2.500$eko saria. Momentu honetan, Europako rankineko 4.ena da, eta Eneko Acero getxotarra da ranking ospetsu honetako liderra.
Primeran!
Ez da albiste bakarra! Atzo ere amaitu zen Lacanau-ko izar bateko Pro Juniorra. Asko izan dira euskal juniorrak honetan ere. Romain Cloitre izan da txapelduna eta 3. geratu da Jatyr Berasaluze. Ikus bezala, etxetik kanpo ere ezaguna da gure surflari gaztea. Bikain aritu da baita Marcos Sansegundo zarauztarra ere. Erdi finaletara sartu ezinik geratu da. Hauek ez ziren bakarrak izan. Han egon ziren gure junior onenak. Ethan Egiguren eta Ander Mendiguren 2. errondara egiten zuten salto. Manex Otegi, Cosme Fernandez eta Borja Agote ordea, 3.ean izan ziren kanporatuta. Igor Muniain, Indar Unanue eta Mario Azurza 4.ean.
Taxpelketa honen ostean, Frantzian ospatuko den WQS garrantzitsuena hasiko da bihar bertan Lacanau-n. 6 izarretako proba honetan partehartuko dutenek jadanik bidean daude. Zorte on mutilak!