ARITZ ARANBURUK HOSSEGORREKO CTAN PAERTEHARTU DU
Aritz Aranburuk WCT zirkuituko proba batean partehartzeko aukera izan du lehendabiziz, WQS zirkuituan burutzen ari den paper bikainari esker. Oraindik lehian dagoen Hossegorreko CTan partehartu du eta onenen aurka lehiatu behar izan du. Lehenengo errondan, Kelly Slaterren kontra lehiatu du, baita Fred Patacchiaren aurka ere. Azken honek ez du inolako aukerarik izan txanda gainditzeko baina Aritz eta Slater oso gertu ibili dira elkarrekiko. Izan ere, dezima gutxi batzuk utzi dute Aritz txandatik kanpo. Hirugarren errondan, Andy Irons hawaiarren kontra lehiatu behar izan du eta jadanik at geratu da gure zarauztarra; hala ere, maila ederra erakutsi du Hossegorreko olatu eta hodi perfektu eta ospetsuengain. Laster amaituko da proba frantzesa eta Munadakara iritsiko da WCT zirkuitua. Honetan, Hodei Collazo izango dugu berriro ere, euskal surflari gonbidatu bakarra.