KIROLAK 2007 SARIA JASOKO DU BSFK
Bizkaiko Surf Federazioak, BIZKAIA KIROLAK 2007 saria jasoko du datorren astean, kirol federazio mailan. Bere lanagatik izango da saritua. Horrela eman du ezagutzera Belen Greaves-ek, Kultur Saileko arduraduna. Sari banaketa datorren astean izango da, urriak 4, arratsaldeko 7retan. BSFk, guztion lana eskertu nahi izan du aldez aurretik. Bere presidentearen aburuz, Floren Isla, 3 surf federazioek batera eginiko lanaren ondorioz lortu dute saria: BSF, GSF eta EHSF.