noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Orioko XIV. Txapelketa:

24/09/2007
Dakizuen bezala, asteburu honetarako genuen antolatua txapelketa.
Askotan olatu falta dela eta, atzeratu egin behar izaten da baina horaingoan
bete betean asmatu dugu.

Larunbatean eguraldi kaxkarra izan bagenuen ere, metroterdiko
olatuak izan genituen eta gainera batere aizerik gabe, primerako eguna izan
genuen. Aspaldiko Surfik politena ikusteko aukera izan genuen Orioko
hondartzan!

Igandean, metrobeteko olatuekin hasi genuen eguna eta gainera
eguraldiak asko lagundu zuen baina eguna aurrera zioan bezala, itsasoak
behera egin zuen. Final nagusia beraz naiko olatu kaxkarrekin jokatu zen.

Ala ta guztiz, Surf erakustaldi bikaina izan genuen eta Mikel Agotek
eraman zuen txapela inongo arazorik gabe. Oriotar hau oso ezaguna da
Surfaren munduan eta atzo erakutsi zuen, hori ez dela kasualitatea.

Bestalde aipatu beharra dago, nesketan Ruth Aramendik irabazi zuela.
Neska honek 14 urte besterik ez dituen arren, maila oso ona erakutsi zuen.
Sub-16 kategorian parte hartu zuen neska bakarra izan zen eta ara nola,
bigarren sailkatua izan zen kategori honetan.

Oso gustora gaude, txapelketa honek izandako arrakastarekin, itsaso
polita, igandean eguraldi bikaina eta giroa ere ezinobea.

Partaide kopurua ere polita izan zen baina urtero bezala neska gutxi
apuntatu da. Uretan geroz eta gehiago ikusten diren arren, txapelketara oso
gutxi animatzen dira, lotsatu eginten ote dira?!

Guztira 57 partaide izan genituen:

-40 kategori nagusian
-10 Sub-16 Kategorian
-7 Nesken Kategorian

Sailkapen orokorra:

-Kategori nagusia:

-1. Sailkatua…………………….Mikel Agote
-2. Sailkatua…………………….Xanti Martinez
-3. Sailkatua……………………..Jose Luis Agote

-Sub-16 kategoria:

-1. Saikatua………………………Liber Gezalaga
-2. Sailkatua……………………...Ruth Aramendi
-3. Sailkatua……………………...Ander Garcia

-Nesken kategoria:

-1. Sailkatua……………………...Ruth Aramendi
-2. Saikatua………………………Loreto Etxabe
-3. Sailkatua……………………...Leire Fernandez

Expression session:

Modalitate honeta, maniobrarik ikusgarriena puntuatzen da eta
aurten, Tenerifen bizi den Oriotar batek irabazi du, Segundo Ruiz.
Urtero etorri ohi da, txapelketan parte hartzera!

Sari berezia:

Sari berezia, Mañu Aramendirentzat izan da aurten!
O.S.T. taldekoa ez den arren, betidanik egon da Orioko Surfari lotua eta
laguntzeko prest dago beti. Gaur egun, geroz eta arraroagoa bihurtzen hari
den pertsona arraza
batekoa da, pertsona jatorren arazakoa!

Zozketa:

Trajea, Iosu Perezi tokatu zaio aurten eta tabla berriz Carlos
Baylini.
ZORTEON MUTILAK!

> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak