Ostegunean aurkeztu zen Punta Galea Big Challenge txapelketaren 2. edizioa
Ostegunean aurkeztu zen Getxon, Punta Galea Big Challenge txapelketaren bigarren edizio bat. Olatu erraldoiak surfeatzen dituzte 18 surflari gonbidatuek ekitaldi honetan. Gutxienezko 4 metroko altuera izan behar dute. Txapelketa 4 ordu besterik ez du irauten eta surflariek beraiek epaitzen dute haien kideak. 4 maila ezberdin bereiztuko eta sarituko dira: olatu handiena, surflari osotuena, jaitsiera bortitzena eta wipe out bikainena. Ekitaldi bakarra dugu hau Euskadin eta hain dira bereziak honen ezaugarriak, denbora epe luzea finkatu dela ekitaldia aurrera eraman ahal izateko. Datorren astean hasiko da epe hau, urriak 1ean eta datorren urteko apirilaren 1 arte iraunduko du. Tarte honetan itsas eta haize baldintza aproposenak betetzea espero dugu eta horrela ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izango dugu Getxoko Punta Galean; 8.000 euroren truke arriskatuko dute bizitza surflari hauek.