noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Superjunior DV zirkuituaren azken proba ospatu zen atzo Bakion

23/09/2007
Zarautz eta Barinatxeko (Getxo) proben ostean, Bakiora iritsi zen atzo Superjunior DV zirkuituaren azken proba. Arrakasta handia izan du gazteen artean aurten jaiotako zirkuitu bitxi hau. Maila handia erakutsi dute txikiek, batez ere, sub 12ko lehaikideak; hauen artean, Natxo Gonzalezen papera izan da azpimagarriena. 12 urterekin, bizkaitar honek, ahozabalik utzi zituen hondartzako lagun guztiak.
Ia 2 metroko olatuak surfeatu zuten, arazo barik. Esan bezala, gazteenak izan ziren deigarrienak. Sub 16 eta Superjunior mailetan berriz, finkatu egin ziren protagonisten emaitzak. Horrela, Unai Arizeta, Superjunior maila goreneko buru, sub 18koetan irabazi zuen atzo. Ander Mendiguren izan zen Superjuniorreko garaile. Sub 16koetan, Borja Agote donostiarra izan zen txapelduna. Kantauriko surflari onenak bildu ziren atzo Bakion, eta erakutsi zuten abileziarekin, duda barik, paper ederra jorratuko dute lehiaketa munduan eta hori da hain zuzen ere zirkuitu honen helburua. Ezagutu ranking ofiziala eta saribanaketaren argazkiak euskalsurfen.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak