TIAGO PIRES IZAN DA DONOSTIAKO NIXON SURF CHALLENGE TXAPELKETAKO GARAILEA
Atzo amaitu zen da Donostiako Nixon Surf Challenge ospetsuaren edizio berri bat. Gonbidapenezko ekitaldia da hau eta maila handiko surflariak etortzen dira, oso ezagunak eta mundu osotik etorritakoak dira. Hauek, Donostiako olatuak banatzeaz gain, gure euskal kulturataz ere gozatzen dute, horregatik antolatzaileek programa erakargarria antolatzen dute. Aurtengo surflari gionbidatuen artean, Hodei Collazo izan da euskaldun deigarriena, berarekin batera Donostiako beste hiru surflari partehartu dute: Norman Landa, Jaime Azpiroz eta Ethan Egiguren.
Askoren aburuz, atzoko olatuak garaiko onenak izan ziren, hodi handi eta perfektuak surfeatzeko aukera izan zuten, eta halako mailarekin, ikuskizun ederra izan zen Grosen. Hala ere, Tiago Pires portugaldarra izan zen bikainena. Izan ere, txalo gehien jaso zituena izan zen eta bere kideek saritu zuten. Txapelketa berezi honetan, surflariak baitira epaileak. Benetan merezita izan zuen txapela. Bikain aritu zen Jonathan Gonzalez kanariarra ere, azkenean, 2.geratu zen podiumean.
Emaitzak:
1.- Tiago Pires
2.- Jonathan Gonzalez
3.- Graves Dylan
4.- Cheyne Magnussen