"TXORIAK BEZALA" IPUINA HELDU DA EUSKAL HERRIRA
Gutxi dira umeei zuzendutako surfaren inguruan idatzitako liburuak. Horregatik, ideia bikaina izan zuten Surfilmfestibala eta EHSFko kideek. Andrew Kidman eta Andy Davis idatzitako liburua irakurtzeko aukera aparta izan zuten eta honen itzulpena derrigorrezkoa zelakoan, etxera ekarri zuten. "Way of the bird" deitzen da eta euskaraz "Txoriak Bezala" itzuli egin da. Honetan kontatzen den istorioa benetan polita da; surflari zahar bat eta ume baten arteko harremana kontatzen da. Ezaugarri hauetako euskaraz editatzen den lehenengo ipuina duzue hau. Opari ederra eta bakarra!