AXIER MUNIAINEK MENPERATU DU ORRUAKO TXAPELKETA
Asteburu honetan burutu da El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko 3.proba. Sasoialdiko onenetarikoa izan da eta partehartze ikaragarri altua izan du. Izan ere bi eszenatoki ezberdin izan ditu txapelketa. Larunbatean Zarautzen ospatu zen open B mailari zegozkion txandak, azkenean Asier Makeda gazteak irabazi zuelarik; atzetik, Carlos Marques, Mick Klaunzer Mundakatik eta Jatyr Berasaluze. Igandean berriz, Orrua estreinatu zen lehendabiziko aldiz zirkuitu honetan. Eskerrak eman behar dizkiegu tokian tokiko surflariei, haien harrera eta laguntza apartagatik. Open A maila goreneko lehiakideak elkartu ziren hemen, alegia, zirkuituko onenak. Metro eta erdiko olatuak,eguzkia eta jarraitzaile ugari bildu ziren. Finalean, lau surflari bikain eta aski ezagunak bildu zirelarik. Txapelduna Axier Munian izan zen. Badirudi aurten ere txapelaren atzetik doala. 2. Jatyr Berasaluze izan da, 3. Marcos Sansegundo eta 4. Karlos Gomez. Baditugu emaitza guztiak eta rankina. Goza ezazu ekitaldiko argazkietaz ere. Dena, euskalsurfeko argazki bilduman bilduta daude. Bisita ezazu baita www.naturalsurfing.com webgunea ere