noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EUSKAL SURF ZIRKUITUKO 3.PROBA SORPRESAK EKARRIKO DITU

22/10/2007
Badago irekita El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko 3. proban partehartzeko izen-ematearen epea. Berebiziko garrantzia izango du probak, titulua eskuratzeko aukera gertu baitago. Baina aurtengo zirkuituak bi berritasun ditu eta biak, azkenengo bi probetan laburtzen dira. Azkenaurrekoa bi hondartzatan ezarri da lehenengo aldiz, eta olatu parteen arabera bata edo bestean ospatuko da. Alegia, Getariako Gaztetape hondartzan ala Orruan. Azken hau oso preziatua da batez ere gipuzkoarren artean, baldintza egokitan oso maila altuko olatuak eskeintzen dituelako, kalitate ezinhobea eskeintzen duelarik. Ez da inoiz halako txapelketarik ospatu Orruan, horregatik berritasun handia izango litzateke. Olatu iragarpenak ez badira oso positiboak, Getariara joko dugu. Euskal Surf Zirkuituko proba ugari ospatu dira Gaztetapen eta gainera txanda bikainak ikusi dituzte hemengo olatuek, askotan faboritoen artekoak. Horregatik, oso hunkigarria izango da 3. proba hau. Partehartze handia espero da, batez ere euskaldunak izango ditugu baina baita estatu osotik etorritako beste surflari batzuen partehartzea ere espero da.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak