EUSKAL SURFLARI ONENAK KANARIAR UHARTEETAKO WQS TXAPELKETAN
El Confital-en ospatzen ari da egun hauetan WQS zirkuituko probarik garrantzitsuenetariko bat, 4*etakoa alegia. Honetan, dozena erdi euskal surflari ezagun partehartzen dute. Jatyr Berasaluze eta Dani Alonso jadanik txapelketatik kanpo geratu dira. Txaber Trojaola eta Norman Landa berriz, aurrera doaz. Baita Kepa Acero ere, egungo azken txandan sartu delarik. Oraindik estreinatu barik daude Eneko Acero eta Aritz Aranburu, egungo Europako rankineko buru eta ziur asko, aurtengo Europako txapelduna, zirkuitua amaitzear baitago.