GETXO SURF TALDEAK IRABAZI DU SURF TALDEEN ARTEKO TXAPELKETA
Oso olatu txikiak izan bagenituen ere, ez ziren atzera bota Sopelanara jo zuten 150 surflariek eta aurrera eraman zuten aurtengo surf taldeen arteko txapelketa. 10 surf taldeen ordezkariak ziren hauek eta argi zeukaten surf jaialdi txiki hau ospatu nahi zutela, baldintzak egokienak ez baziren ere. Hauen arteko harreman bikaina eta betiko giroa azpimagarria izan zen eta olatuez gain, txalapartaz eta afari ederraz goza zuten, dena Peñatxuri Surf Taldeari esker, antolatzailea. Haien hondartzan lehiatu bazuten ere, ez zuten irabazi nahiz eta gertu ibili baziren ere. Getxotarrak izan ziren garaileak oraingo honetan. Gertu ibili ziren ere zarauztarrak baina bodyboarderren falta, lehenengo postutik aldendu zituen berriro ere.
Baina egia esan, guztiek eginiko papera txalogarria izan zen, esfortsu handia egiten baitute, maila guztietako 15 surflari biltzearren. Horregatik zorionak guztioi!
Ekitaldia laburtzen duen 50 bat argazki zorgarri topatuko dituzu argazki bilduman. Guztiak, Local Surfeko lagunek bidalita.
EMAITZAK:
1.- Getxo Surf Taldea 2.- Peñatxuri Surf Taldea 3.- Zarauzko SE.
4.- Barrika Surf taldea 5.- Bakio Surf Taldea 6.-Groseko Indarra Surf Kirol Elkartea
7.- Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkartea 8.- Getariako Surf Taldea 9.- Chonix Surf Taldea 10.- Erauntsi Surf Taldea