noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

HODEI COLLAZOK ANDY IRONS KANPORATZEN DU

07/10/2007
Metro bateko olatuak eta egun zorgarria oparitu digu gaur Bakioko hondartzak. Ehundaka surfzale eta jarraitzaile jo dute hondartzara eta ikuskizuna aparta izan da. Duda barik, gaurko berrirrik aipagarriena, Andy Ironsen kanporaketa izan da. Gure hodei Collazok kanporatu du.
Egun luzea izan da gaurkoa, 2. erronda osoa burutu baita. Kanpo geratu dira jadanik, Mark Occhilupo eta Michael Lowe, baina aurrera doa Taj Barrow. Hainbat bitxikeri suertatu dira gaur ere. Cory Lopez surfariak bere taula apurtu du eta Bakioko gazte bati oparitu dio. Pozez gainexka zegoen mutila.
Laster, beste faborito baten aurka lehiatu beharko du Hodeik; Mick Fanning australiarraren aurka alegia.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak