MARRAZOAK AUSTRALIAKO HONDARTZETAN
54 urteko pilotua eta bere semea, biak Australiako Port Macquarie hondartzatako zaleak, haien hegazkinarako dirulaguntzaile baten bila daude. Helburua, hegazkinarekin, kostalde oso hau zeharkatzea, marrazoak detektatzeko, hondartzako zaleak ohartearaztearren.
Marrazoaz gain, baleak ere igarotzen dira (argazkian ikus bezala). Denek, izokin eta barbarinen bila. 60 km hauek zeharkatzen dituzte, Point Plomer-etik Laurietoncon-era.
Dena hasi zen, hauetako marrazo zuri batek, emakume bat eraso zuenean Byron Bay-ko hondartza famatuan, eta surflariz josita dagoena. Port Macquiairetik 400 km-tara badago ere, kezkatuta daude agintariek; jadanik, uda honetan, 6 marrazo ikusi dituztelako.
Hau dela eta, tokian tokiko telebista eta irrati guztiek, hala nola, sorosleek, uneoro daude arriskuaz ohartarazten. Film bat badirudi ere, errealitate hutsa da hango biztanleek eta batez ere turistek pairatzen ari daudena!