NORK BIDAIATUKO DU ORAIN BRITISH AIRWAYS-EKIN?
Britainiako surf elkarteak (BSA), neurriren bat hartuko du British Airways entitateak ezagutzera eman duen berria entzun ostean. Harrituta geratu dira mundu osoko surflarik berria entzuterakoan. Honen arabera, azaroak 8tik aurrera, surf taulak garraiatzeari utziko diote. Orain arte, surflari guztien gustokoen konpainia izan da garraiatzerakoan, ez baizituen taularik kobratzen.
Ikusiko dugu nola amaitzen den istorioa, oso berri txarra baita. Egia esan, gero eta gehiago kobratzen dute konpainiak taulak garraiatzeagatik eta are eta txarragoa: ez dute arautegirik honen inguruan.