2007KO ABENDUAREN 3a, GUTXITASUNA DUTEN PERTSONEN NAZIOARTEKO EGUNA
"Aniztasunean berdinak" lemapean FEKOOR-rek Gutxitasuna duten Pertsonen Nazioarteko eta Europear Eguna Ospatzen du hurrengo abenduaren 3an. Horretarako, kirolaren inguruko ekitaldi bat antolatuko du goizeko 10etatik aurrera Bilboko Esperanza Frontoian, ezgaitasun fisikoren bat duten pertsonek kirola egiteko duten eskubidea aldarrikatzeko.
"Aniztasunean berdinak", lemapean FEKOOR-rek Gutxitasuna duten Pertsonen Nazioarteko eta Europear Eguna Ospatuko du datorren abenduaren 3an. Horretarako, kirolaren inguruko ekitaldi bat antolatuko dugu goizeko 10etatik aurrera Bilboko Esperanza Frontoian, ezgaitasun fisikoren bat duten pertsonek kirola egiteko duten eskubidea aldarrikatzeko.
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Bilboko Udalak babestutako ekitaldia izango da. Era berean, Iurbentia Bilbao Basket, Euskaltel Euskadi Txirrindularitza Taldea edo Athletic Cluba gurekin egongo dira ere, gure errebindikazioekin bat eginez, gutxitasun fisikoa duten pertsona guztiek kirola egiteko eta gozatzeko eskubidea aldarrikatzeko asmoarekin.
Gure helburua da iritzi publikoari eta erakunde publikoei erakustea baliabideak eta azpiegitura asko falta direla kalitatezko kirol eskaintza bat egiteko gutxitasun fisikoa duten pertsonek egin dezaketen kirol motako askotan.
Osasuna eta oreka psikologikoa mantentzeko onuraz gain, "kirola izugarrizko garrantzia du gutxitasun fisikoa duten pertsonak kirolaren bidez gizarteratzeko".
Gure artean izango dira: Iñaki Azkuna jauna, Bilboko Alkatea, Gabriel Inclán jauna, Osasun Saileko Sailburua, Javier Madrazo jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua, Juan Mari Aburto jauna, Diputado Foral de Acción Social de Bizkaia.
Egitaraua
10etatik aurrera Esperantza Frontoian kirol egokituaren erakusketa bat egingo dugo: mahai tenisa, Boccia, Slalom…musika eta kaleko animazioarekin.
11.30etan, Iurbentia Bilbao Basket eta Zuharrak taldeko jokalarien artean saskibaloi erakusketa bat egingo dute eskolako talde batekin, kirol esparru barneratzaile batean.
Honen ondoren ekital instituzionala hasiko da, Gurutze Beitia eta Gema Martínez aktoresak aurkeztuta.
Ekitaldi honetan "Irisgarritasuna Saria" emango diogu "Zuharrak" taldeari, euren kirol arrakasta eta kirol egokitua bultzatzeko egindako lanagatik.
"Gizarte Komunikazioa" lehengo edizioaren saria ere emango diogu Radio Bilboko Azul Tejerina kazetariari, "El Farol" saioko aurkezleari, eskerrak emateko gutxitasun fisikoa duten pertsonen aldarrikapenak eta arazoak iritzi publikoari zabaltzen laguntzeagatik.
Augustine Bukari egileak sortutako eskultura izango da saria, "Besarkada" izenburupean.
Iñaki Castañeda, Bizkaia Kirola 2007 Saria jaso duen FEKOORreko kirolariari omenaldi bat eskainiko diogu ere, bere karrera arrakastatsuagatik eta kirol egokitu arloan aitzindari izateagatik Bizkaian.
Jokin Kamara erlijiosoaren oroimenez egindako omenaldiarekin amaiera emango diogu ekitaldiari. Gutxitasun fisikoren bat duten pertsonen mugimenduaren bultzatzailea izan zen Jokin Kamara.
Gutxitasun fisikoa duten Pertsonen Nazioarteko eta Europear egunaren ospakizunak Areatzako karpan jarraituko du urtero egiten dugun bazkariarekin.