noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ALDAKO MARRAZO BATEK FRANTZIAKO TXAPELKETAN PARTEHARTZEN DU

05/11/2007
10 egun iraundu du Frantziako txapelketa. Biarritzeko Grande Plage ospetsuan garatu da, Bidart eta Biarritzeko surf taldeen eskutik. Berriro ere bikain aritu dira euskaldunak eta asko izan dira Iparraldeko surflariak podium finalean. Izan ere, azken jardunaldian taldeen arteko lehiaketa burutu da eta finalean, guztion sorpresarako Bretainia eta euskal taldearen arteko lehia izan da. Lehenengoek lortu dute garaipena, Fontaine surflari ospatsuei esker. Txalo ederrak jaso ditu, Bidarteko Manu Portet surflaria ere. 17 maila ezberdin bereizten dira txapelketa garrantzitsu honetan. Jende ugari jo du Biarritzera. Besteak beste, 2,5metroko aldako marrazoa, zoritxarrez hilda. Animalia hauek ez dute inolako arriskurik suposatzen gizakiarentzat. Izan ere, plancton-ez elikatzen dira eta ondo hartzen dute pertsonen presentzia. Baliteke baten bat baino gehiago agertzea gure hondartzetan!.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak