ARITZ ARANBURU, ENEKO ACERO ETA HODEI COLLAZO HAWAIKO SUNSET-EKO TXAPELKETAN
Ezaguna da jadanik pasadan asteburuan Aritz Aranburuk lortutako emaitza zoragarria. Alegia, datorren 2008an WCT zirkuitu gorenean partehartuko duen lehenengo euskalduna izango dela, munduko 45 surflari onenen artean. Hawaiko Haleiwa herrian buruturiko papera ederra izan zen, erdifinaletara ailegatuz. Orduantxe bete zuen bere ametsa. Hortik hurbil ospatzen ari da azkenengo proba, eta honetaz askoz ere gehiago gozatuko dugu, behintzat erlaxatuago. Aritzek ez du oraindik Sunset-eko 6*etako azken proba honetan partehartu, baina bai sartu direla uretara Eneko Acero eta Hodei Collazo. Getxoatarrak bi manga gainditu ditu eta zarauztarrak lehena izan da bere txandan. Laster sartuko da 96. errondan, Patrick Bevent frantzesarekin batera besteak beste. Izugarrizko ekitza pairatzen ari dira Sunset-en. Haize gogorrak eta olatu handiak dituzte. Baldintzak ez dira onenak baina zorte handia opa diegu gure mutilei. Izan ere, euskal surflari onenak ditugu Hawain, WQSko azken proba garrantzitsu honetan partehartzen.