ARITZ ARANBURU EUROPAKO TXAPELDUNA
Ziztu bizian iritsi zaigu berria Portugaletik, Estoril Coast Pro, 3*etako mundu mailako txapelketatik hain zuzen ere. Cascais-eko hondartzan amaitu berri da proba arratsaldeko 17:30tan, Marlon Lipke alemaniarraren garaipenarekin, alegia, bere garaian Europako junior txapelduna izandakoa. Aritz Aranburu Europan daukan areriorik indartsuena da alemaniarra. Izan ere, hainbat proba gainditu ditu aurten, besteak beste, Portugalen ospatu diren biak, lehena eta azkena.
Baina jadanik erdifinaletan, Aritz Aranburuk bazituen Europako txapelduna izateko behar ziren puntuak eta orduantxe zabaldu dute berria. Ez da Europako titulua lortzen duen lehenengo euskalduna baina bai egun nazioarte mailan daukagun onena.
Gaur gauean, ASP elkarteak, sari banaketa berezia burutuko du. Honetan Marlon Lipke eta Aritz Aranburu sarituko dira.
Proba garrantzitsua jaso du Cascais-ek, non dozena erdi euskal surflari partehartu duten. Denek igaro zuten lehenengo erronda baina 2.a igaro barik geratu ziren Kepa Acero, Oier Illarramendi, Txaber Trojaola eta Norman Landa. Eneko Acero eta Iker Fuentes-ek ordea, erdifinalen atarian geratu dira.
Azpimagarria da baita, Eneko Acero getxotarrak rankin finalena lortutako 5.lekua, hala nola Hodei Collazok jadanik betetzen duen 11.ena ere.
Laster abiatuko da Aranburu Hawaiira. Han ospatuko baitira azkenengo bi txapelketak. Biak 6*etako proba garrantzitsuak dira eta berebiziko garrantzia izango dute gure surflarien ibilbidean. Ondo burutuz gero, WCT zirkuituan sartzen den lehenengo euskalduna izango baita.
Hala ere, orain arte lortutakoa bada lorpen historikoa. Zorionak!!