noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ARITZ ARANBURUK WCTAN SARTZEA LORTU DU

24/11/2007
Arratsaldeko 3retan (Hawaiko ordutegia), WQS mundu mailako zirkuituko azkenaurreko proba amaitzen zen Haleiwako herrian. Ehundaka pertsonek jarraitu dute surf ekitaldi garrantzitsu hau internet bitartez, berebiziko garrantzia historikoa baizuen. Alegia, Aritz Aranbururen papera, WCT zirkuitu gorenerako pasea suposatu zezakeelako eta hala konfirmatu da.
WCT zirkuitu gorenean sartzen den lehen euskalduna dugu; munduko 45 surflari onenei itxita. 2008.eko zirkuituan partehartuko du beraz. A ze berri bikaina euskal surfarentzat!. REEF HAWAIIAN PRO deituriko 6*etako porba honetan burututako papera bikaina izan da, 5. postuan geratu baita. 1.950 puntu lortu ditu eta beraz automatikoki WCTrako sailkatuta geratu da. Izan ere, jadanik zirkuitu honetan dauden izen handiko surflariak kanporatu ditu gaur:
Bruce Irons, Luke Munro, Toby Martin edota Taj Burrow besteak beste…. Ikaragarria!
Orain, lorpen honekin, ziur asko lasaiago ibiliko da Aritzek azkenengo proban. Handik gertu dagoen Sunset ospetsuan burutuko da asteartetik aurera. Zorionak Aritz!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak