ARRAKASTA HANDIAREKIN AMAITU DA EUSKADIKO TXAPELKETA
Aritz Aranburu Europako txapelduna izendatzen zuten bitartean, Marcos Sansegundo gaztea, zarauztarra hau ere, Euskadiko txapelduna bilakatzen zen Zarautzen, Euskadiko txapelketaren 4. eta azken jardunaldi honetan. Surf open maila gorenean izan da garaile. Metro bateko olatuak zailak izan dira surfeatzeko, eta are eta zailagoa 3 arerio bikainenei aurre egitea: Axier Muniain, egungo El Diario Vasco euskal zirkuituko txapelduna, Ander Ederra, zirkuitu hinetako garailea izandakoa eta Mario Azurza gaztea, atzo sub 18koetan garaile izendatzen genuena.
Ander Ederra lorpena lortuko zuela zirudien. Izan ere, egungo notarik altuena lortu du erdifinaletan, 9 puntuko olatuarekin. Finalean, Marcos eta Axier bikain aritu dira, 8 inguruko puntuazioekin.
Horrela amaitzen da urteko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat.
EMAITZAK:
SURF OPEN: MARCOS SANSEGUNDO
SURF FEMENINO: MYRIAN IMAZ
SURF SUB 12: IMANOL YEREGI
SURF SUB 14: TXABER GAMINDE
SURF SUB 16: BORJA AGOTE
SURF SUB 18: MARIO AZURZA
LONGBOARD: GABI GARCIA
MASTER: AFONSO FERNANDEZ
SENIOR: IULEN ELKORO
BODYBOARD OPEN: ALEX SABASTIAN
BODYBOARD SUB 16: IÑIGO CLAVEL
BODYBOARD SUB 18: HARRI GOROSPE
Ezagutu ezazu rankina. Laster, argazki gehiago euskalsurfen.
MYRIAN IMAZ DA EUSKADIKO TXAPELDUN BERRIA (ATZO ARGITARAUA)
Gaur burutu da Euskadiko txapelketaren 3. jardunaldia. Olatuak metro erdi eskasekoak izan badira ere, aurrera egin da senior, longboard, master eta nesken mailako finalekin.
Olatuak txikiak baziren ere, itsasoa glassy agertu da lehenengo orduetan, haize barik, publiko handiarekin eta lehiakideak aurrera ekiteko animo handia zeukaten. Egoera zaila bazen ere, notak altuak izan dira eta patehartzaileen surfa paregabea. Izan ere, izen hanidko surflarik bildu dira gaur ere.
Erdifinalak burutu dira eta eguerdirako, itsasgora aurrera zihoan neurrian, finalak burutzen hasi dira. Emaitzak:
Longboard: Gabi García (Donostia), Mikel Urigoitia (Zarautz), Haritz Urbieta (Zrautz) eta Raul Gete (Donostia). Emaitza hauek oso borrokatuak izan diren bitartean, nesken mailari dagokionez, Myriam Imaz izan da duda barik egungo protagonista. Bere atzetik beste 3 zarauztar: Edith Sansegundo, Idoia Meabe eta Lore Eizagirre, aski ezagunak. Alfonso Fernandez zarauztarra master mailan gainditu badu ere, gertu-gertu ibili da Jesus Imaz lokala. Atzetik, Josean de Andrés (Sopelana) eta Jesus Jimenez (Donostia). Azkenik, Iulen Elkoro zarauztarrak eraman du txapela senior mailan.Ibon Udabe (Getaria), Jesus del Solar donostiarra eta Javi Diez getxotarra jarraitu diote podiumean.
Bihar, itsasoaren gorakada berri batekin, surf openenko finalak garatuko dira eta beraz, Euskadiko txapledun berria izendatuko dugu.
*Gaur gauean gaurko rankina eta argazkiak izango dituzu ikusgai euskalsurfen
AURREKO JARDUNALDIAK (AZAROAK 2AN PUBLIKATUTA)
Atzo hasi zen Zarautzen, urteko ekitaldirik luzeenetariko bat. Ia 200 surflari partehartzen dute honetan.
Atzo, metro bateko olatuengain burutu ziren bodyboard modalitateko hiru mailen txandak: sub 16, sub 18 eta open mailak alegia.
9etarako bazegoen uretan lehenengo txanda. Egun zoragarria zetorren: zeru garbia eta iparmendebaleko haize leuna.Itsasgorarekin hasi baginen ere, itsasbehera aurrera zihoan neurrian, hobetuz joan ziren olatuak eta batez ere, finalak, bikainak izan ziren. Txapeldunak bi bizkaitar izan baziren ere, alegia, Alex Sebastián (open) eta Iñigo Clavel (sub 16), gipuzkoarrak zian ziren, podiuma bete zituztenak, batez ere Groseko Indarra Surf Taldekoek. Horrela, Harri Gorospe izan genuen sub 18koetan garaile.
Gaur berriz, surf juniorreko txandak burutu dira. Itsasoa behera egin badu ere, olatuak tamaina nahikoa izan dute txiki hauentzat. 4 maila bereiztu dira. Txikien maila eta kalitatea azpimarratzekoa izan da; izan ere, 9 eta 10 puntu bitarteko notak ugari izan dira. Nota altuenak jaso dituztenak izan dira azkenean finaletara iritsi direnak eta aski ezagunak dira!. Imanol Yeregi (Zumaia), sub 12koetan iarabazi du, Txaber Gaminde (Barrika), sub 14koetan, lorturiko 9,8 bati esker!. Borja Agote (Donostia), 9 zoragarria garatu du finalean eta horregatik, sub 16koetan izan da txapelduna. Mario Azurza zarauztarra berriz, sub 18koetan.
Bihar behera egiten du berriro ere itsasoak baina olatuak tamaina nahikoa izatea espero dugu. Izan ere, senior, master, longboard eta emakumeen finalak ospatuko baitira. Ziur asko sorpresa bat baino gehiago emango dute iparraldekoek. Igandean, surf openeko finalak ospatuko dira. Itsasoa gora egingo du orduan, beraz ikuskizuna aparta izango da. Ezagutu itzazu emaitza guztiak euskalsurfeko rankinean.