noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BALDINTZA EDERRAK IZAN DITU EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUA

10/11/2007
SOPELANAKO LEHIAKIDEAK NAGUSI IZAN DIRA

Goizeko 9tan hasi da El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko 3. proba. Ia metro bateko olatuengain surfeatu dute Kantauriko bodyboarder onenek. Baldintzak ederrak izan dira, haize barik, eta egun eguzkitsua izan dugu. Ondo baino hobeto portatu dira Sopelanako Atxabiribileko olatuak, eta eskertzekoa da, benetan zorte txarra pairatu baitu zirkutu honek aurten. Izan ere, gaurko ekitaldia, orain dela hilabete baino gehiago ospatu beharrekoa izan da. Are gehiago, gaur ospatu den 3.proba honekin batera, 2. probako finala ere garatu da, Grosen amaitu barik geratu zena olatu faltagatik berriro ere.

Horrela ba, esan dezakegu, aste batean, aurtengo titulua erabakiko dela. Gaurko jardunaldia luzea izan da, sub 16, sub 18, neskak, open B, eta 2. probako open A mailako finalak ospatu dira.

6retan amaitu da gaurkoz ekitaldia, Iñaki Llona getxotarraren garaipenarekin, open B mailan. Atzetik, Isusko Barrenetxea, Borja Fernandez eta Gorka Lasa.

Grosen amaitu barik geratu zen final horretan izan ditugu, aski ezagunak diren 4 aparlari bikain: bertoko Aritz Larrinaga izan da nagusi, jarraian egungo Europako buru, Beñat Elosua, Joserra Martinez eta Antonio Ortiz.

Eunate Aguirre menperatu du etxean, emakumezkoetan. Atzetik jarraitu diote Conchi Anillo, Eider Paredes eta Aitziber Aberasturi.

Sub 18koetan aurreikusten zenez, finkatu dira rankineko postuak, faboritoak izan baitira nagusi. Horrela, Ander del Puerto eraman du garaipena, jarraian, Harri Gorospe, Imanol Osteritz eta Ugaitz Velasco.

Sub 16 koetan Unai Insausti izan da bikainena. Borja Gainzarain, Gozalo Velasco eta Jon Martinez jarraitu diote podio finalean.

Astelehenean hasten da 4. probarako ixarote epea. Eszenatoki berria estreinatuko du aurten, Lemoizko zentral nuklearra gordetzen duen olatu ederrean alegia. Oso olatu preziatua batez ere modalitate hau praktikatzen dutenentzat. Baldintzak betetzen badira iksukizun bakarra izango dugu.

Bitartean, bihar, open A mailako txandak ospatuko dira, 16 lehiakide onenen eskutik. Goizeko 9tan hasiko da biharko ekitaldia eta 14:00tn amaitu.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak