noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EHSFk PRENTSAURREKOA EMANGO DU GAUR

06/11/2007
ESPAINIAKO SURF FEDERAZIOAREN (FES) EZABAPENAREN AURREAN, EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOAK (EHSF), EUROPAKO SURF FEDERAZIOAN (ESF) BERRIRO SARTZEKO ESKAERA BURUTUKO DU
Pasadan urriak 9an, eta 7 urte iraundu duen prosezu judizialaren ostean, Auzitegi Gorenak, Espainiako Surf Federazioa ezabatzen duen ebazpena argitaratu berri du.
Orduz geroztik, EHSFk bere egoera berria aztertzen ibili da eta hainbat ekintza burutuko ditu. Besteak beste, Europako Surf Federaziora (ESF) sartzeko eskaera burutuko du berriro ere. Jadanik honen kide izan zen 10 urtez, 2000.ean kanporatua izan arte. Arrazoia, Espainiako Surf Federazioaren sorrera izan zelarik.
Orduan hasi zen EHSF eta FES arteko auzibidea.
EHSFk gainera, sententziaren betearazpena eskatuko du, FESek, bere aktibitatea jarraitzen baitu oraindik ere.
Orain dela astebete, EHSFk FESeko zuzendaritzarekin bildu zen berriro ere. Helburua, hauek ebazpenaren berri eman zezaten eskatzea zen. Transparentzia eskatu genien, hauen federatuak eta FESeko kideak diren surf talde, eskola eta orokorean surflariak honen berri izan behar zutelako. Baina FESek bere aktibitate ilegalarekin jarraitzen du eta horregatik, EHSFk, sententziaren betearazpena eskatuko du.
EHSFren egoera eta aurrera eramango dituen ekintzen berri emateko, prentsa aurreko bat eskeiniko du gaur
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak