EUNATE AGUIRRE, EUROPAKO TXAPELDUNA
ARITZ LARRINAGA EUROPAKO TXAPELDUNORDEA
ETB zirkuitua amaituberri da. Hainbat euskaldun bete dituzte berriro ere, Europako bodyboard zirkuituko lehengo postuak.
Aurreikusten zen garaipena zen hau. Eunate Aguirre bodyboarder euskaldunak aukera anitz zituen titulua lortzeko; izan ere, rankineko buru izan da eta atzo amaitu zen Morokoko Agadirreko azken proban, Europako lehiakide bikainena dela azpimarratu zuen. Proba gainditzeaz gain, titulua lortu zuen bizkaitarrak. Sopelanako lehiakideak bere buruari ezarritako helburua zen hau. Baldintza fisiko eta sikiko onenetan zihoan eta erreztasun handiarekin menperatu zuen txapelketa.
Gure mutilek ere primeran aritu ziren. Zoritxarrez, rankineko burua, Beñat Elosua donostiarrak, ezin izan zuen titulua lortu. Azken proba honetan, ezberdintasun handiz garaitu baizuen Silvano LourenÇo portugaldarrak, titulua bereganatuz. Europako txapeldunordea izan da Aritz Larrinaga , Sopelanakoa. 3. geratu da donostiarra eta 4. David Perez, 2004ean mundu txapelduna izandakoa. Beraz, berriro ere, Europako lehengo postuetan kokatu dira gure euskaldun apartenak.