noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

GAUR AURKEZTU DA LEMOIZEN ZENTRAL EXTREME BODYBOARD TXAPELKETA

30/11/2007
Gaur goizean aukeztu da Armintzan, Zentral Extreme Bodyboard txapelketa. El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituari amaiera ematen dion txapelketa bakarra, berritsua eta ikusgarria da hau. Goizeko 11:30tan eman dute ezagutzera antolatzaileek, txapelketaren ezaugarri bereziak, eskeinitako prentsa aurrekoan. Gaur ere konfirmatu da, txapelketa ez dela bihar ospatuko, askok aurreikusten zuten bezala. Borraska ederra badator ere, baldintzak ez dira onenak olatu honen garapen bikainerako. Hala azaldu dute EHSFko Lehiaketa zuzendariak, Gonzaga Pardok eta Aritz Larrinagak, bodyboarder preofsionalak. Itxarote epea luzea izango da, beraz, aukera bat baino gehiago egon daiteke txapelketa aurrera eramteko eta beraz, baldintza are eta ederragoak espero dira. Larrinagak olatu ospetsua goraipatu du eta bere aldetik, Pedro Botejara, Lemoizko alkatea, pozik agertu da egitasmo honen aurrean; zentral nuklearra eszenatoki erakargarrian bilakatzen delako eta gainera kirolaren aldeko aspotua egiten delako.
Horrela ba, olatu iragarpen berri baten zain geratzen gara.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak