MUNDAKAKO SURF TALDEA 20 URTE BETE DITU
Duda barik, Mundakako Surf Taldea Euskadiko surf talderik zaharrentarikoa dugu. Izan ere, ofizialki sortu zen lehena dugu, besteak beste, Bizkaiko Surf Federazioa sortzeko asmoz, eta geroago EHSF bera. Hortik aurrera finkatu ziren beste surf talde asko, txapelketak, eskolak... Horregatik, mesede handia sor diogu talde honi euskal surflari guztiok. Gainera, istorio anitz gordetzen ditu MSTk; izan ere, Mundakan gordetzen baita gure olaturik preziatuena eta ospetsuena mundu osoan. Hortik igaro dira hainbat belaunaldi eta surflari ezagun asko. Bihar izango da egun handia eta festa ederra antolatu dute Mundakakoek. Arratsaldeko 8tik aurerra, hainbat ekintza garatuko dira: bideoak, estatu osotik etorritako surflari anitzen etorrera, eta noski afari oparoa Kasinoan. 80 surflari joko dute afarira, Mundakatik eta inguruko herrietatik etorrita, Bakio eta Lagatik besteak beste.
Jai ederra izan dezaten opa diegu. Zorionak 20 urte hauengatik eta aurrera beste 20 urte gehiago!