BEDE DURBIDGE-K IRABAZI DU BILLABONG PIPELINE MASTERS ETA TRIPLE CROWN OSPETSUA
Bede Durbidge australiarrak irabazi zuen atzo, Foster’s ASP World Tour eta Van’s Triple Crown ospetsua, Billabong Pipeline Masters txapelketa irabazi ostean. Alegia, Foster’s ASP World Tour 2007ko 10. eta azken proba.
Durbidgek 16.67 puntu lortu zituen 20.00tik eta lehena irten zen finalean. Honetan, Dean Morrison (AUS), Pancho Sullivan (HAW) eta Joel Parkinson-en (AUS) aurka lehiatu zuen, metro bateko olatuengain. Baldintza onenak ez baziren ere, pozik dago australiarrak, 2008ko denboraldia burutzeko irrikitan.
Azpimarratzekoa da Durbidge-k sponsor barik hasi zuela zirkuitua; bere poltsikotik ordaindu behar izan zuen mundu mailako zirkuitu garesti hau.40,000 dolar irabazi ditu eta 35.000 dolar gehiago material limitatuan. Besteak beste, atzo lortutako 10.000 dolarreko Nixon erlojua. Garaipen hau lortzen duen lehengo australiarra da, 97tik geroztik. Mike Rommesle-k irabazi zuen edizio hura eta Kelly Salter estatubatuarra salbu, - 98ko garailea- , hawaiarrak izan dira beti titulu honen jabedun.