noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

MARK OCCHILUPOK AGUR ESATEN DIO WCT ZIRKUITUARI

18/12/2007
Mark Occhilupo, "Occy", agur esan zion WCT zirkuituari pasadan ostiralean, Hawaiin ospatu berri den Billabong Pipeline Masters txapelketan. 3. errondan kanporatua izan zenean eman zuen zabaltzera berria.
41 urte ditu australiarrak eta 25 urte eman ditu surflari profesional moduan lehiatzen. Oso surflari preziatua izan da, ez bakarrik lehaiketan baizik eta bere jarraitzaileengatik. Mundu txapelduna izan zen 99an eta 80. hamarkadan elitezko zirkuituan hasi zenetik 3 belaunaldiko surflari ospatsuekin lehiatu izan du. Besteak beste, mundu txapeldunak izandako Shaun Tomson, Tom Curren, Tom Carroll, eta Kelly Slater ospatsuekin.
Surfaren historian izan den hitoetako bat dugu. Oso gazte zelarik hasi zen surfean ibilbide zoragarria jorratzen. 11 urte zituela hasi zen surfean, bere jaioterrian Sydney hiriburuan hain zuzen ere. Cronullako surf taldeko kidea bilakatu zen eta urte berean izan zen mundu txapelduna junior mailan, baita hurrengo bi urteetan ere.
Bere lehen garaipena profesional moduan, 1982ko Beaurepairs Open txapelketan lortu zuen.
Mike Lowe profesionala ere erretiratzen da eta Hawain zabaltzera eman zutenez, Mundakan surf eskola bat sortzeko asmoa ote dauka. Azken finean olatu hau zearo maitatzen duten bi surflari bikain ditugu hauek eta ziur laster ikusiko ditugula hure kostaldetik. A ze ohorea!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak