noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

OXBOW PUNTA GALEA BIG CHALLENGE ETA LEMOIZKO EXTREME BODYBOARD TXAPELKETAK EZ DIRA ORAINDIK OSPATUKO

05/12/2007
Swell garrantzitsu bat izango da asteburu luze honetan protagonista gure kostaldean. 3 metroko olatuak espero dira biharko eta handiagoak izango dira asteburuan. Hala ere, ez dute espero diren baldintzak beteko; alegia, itxarote epean ditugun olatu handiko bi txapelketak ospatzeko: Oxbow Punta Galea Big Challenge eta Zentraleko Extreme Bodyboard txapelketa. Ekitaldi hauetan partehartuko duten surflari eta bodyboarder adituek bildu ostean harturiko erabakia da hau. Bi olatuek behar dituzten baldintzak ez dira printzipioz beteko asteburu honetan. Alde batetik, Zentraleko olatua erabat desfasatuko da olatu iragarpenen aurrean, eta momentuz itsas koefizientea ez da egokiena. Bestetik, haizea izango da berriro ere Galean txapelketarik ez ospatzearen arrazoia. Horrela ba, beste aukera baten zain geratzen gara.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak