noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

2008KO EGUTEGIA ARGITARATU BERRI DU EHSFK

23/01/2008
Gaur eman du ezagutzera EHSFk, aurtengo surf ekitaldien egutegia, jadanik euskasurfen eskuragai duzuna.
Azpimarratzekoa da, inoiz izan dugun egutegirik garrantzitsuena dela. Izan ere, mundu mailako 5 txapelketa jasoko ditu gure kostaldeak lehenbiziz.
Horrela ba, Pro Junior zirkuituko txapelketa izango dugu Donostian. Hau, Pro junior zirkuituko 2. proba izango da aurten, berrio ere Sopelanako Pro Juniorra ospatuko baita.
Sopelanara joko du baita ere bigarren aldiz IBATOUR zirkuituko bodyboard modalitateko mundiala.
Bitartean, Zarautzen WQS zirkuituko porba berri bat ospatuko da, oraingo honetan 5*etako izan daitekeelarik. WCTa buelatuko da Mundakara eta orokorrean, esan bezala, inoiz izandako egutegirik garrantzitsuena izango da. Proba hauei gehituko zaie noski, ohikoak diren emakumezkoen zirkuitu ospetsua, euskal surf eta bodyboard zirkuituak, kirol eskola, olatu handiko txapelketa biak, EHSFko entrenamendu ikastaro bereziak, eta beste hainbat ekitaldi berri.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak