Aritz Aranburuk jaso du Euskadi Irratiaren eskutik, urteko kirolari onenaren saria
Aritz Aranburuk jaso du Euskadi Irratiko 2007ko Kirolari Onenaren Saria asteazken honetan, urtarrilaren 23an. Txetxu Urbieta "Hiru Erregeen Mahaia" saioko esatariak eman dion Aginte Makilarekin nabarmendu du Euskadi Irratiak kirolaria Oiongo Faustino upategian egin den sari emate ekitaldian. Aranbururi, halaber, Faustino etxeak pisatu ondoren bere pisua ardotan oparitu dio. Ekitaldian, besteak beste, Iñaki Elorza Euskadi Irratiko Kiroletako burua eta Faustino upategiko Jose Luis Fernandez de Juverak ere parte hartu dute. Gonbidatuak ere izan dira EHSFko Komunikazio arduraduna eta irrati saioko kolaboratzailea, Zuberoa Andres, EHSFko Kudeatzailea, Jokin Arroyo, eta zarauztarraren hainbat lagun.