SURFLARI GAZTEEI ZUZENDUTAKO ENTRENAMENDU IAKSTARO BEREZIAK
Lan handiaren ondorioz jaio dira ikastaro berri hauek. EHSFk "clinics" deitzen diren entrenamendu ikastaro berezi hauek bultzatzea erabaki du. Helburua, surflari gazteei entrenamendu profesional bat izateko aukera eskeintzea da. 13 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroak dira. Hauetan, prestakuntza fisiko, sikiko eta taktikoa jasoko dute. Horretarako, EHSFko 5 teknikari espezializatuak izango dituzte irakasle moduan, baita nutrizio aditu bat eta kirol sikologo bat ere izango dira. 30 gaztek partehartuko dute, bi taldetan banatuta. 13-15 urte bitarteko talde bat izango da alde batetik, eta 16-18 urte bitarteko beste bat. Bakoitzean 15 surflari. Zarautzen emango dira ikastaroak eta 20 euro ordaindu beharko dira. Izen ematea zabala da, alegia, ez dira irizpiderik finkatuko. Izena ematen duten lehenek osotuko dute taldea. Izena eman dezakezue jadanik EHSFn, anima zaitez eta aprobetxa ezazu aukera paregabe hau. Otsailaren 1 eta 3 artean garatuko da ikastaroa. Beharrezkoa izango da EHSFn federatua egotea.