ARITZ LARRINAGA DA EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUKO TXAPELDUNA
Itxarote epea amaitu denez, txapeldun bat izendatu behar izan dugu El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituarentzat, alegia, orainarte buru izandako Aritz Larrinaga bodyboarder bera. Sopelanakoa, behar bezala izango da saritua datorren asteazkenean EHSFko galan. Lemoizko probari dagokionez, txapelketa mantenduko da, baina ez zirkuituko finala bezala. Otsaila osoa ezarri da itxarote epe berri bezala. Tarte honetan behar diren itsas baldintzak betetzea espero dugu.
Lemoizko ekitaldia zirkuituko finala ez izatearen arrazoia, 2008ko sasoialdiaren hasiera gertu dagoela besterik ez da. Bestetik, txapelketa bera mantentzea eta aurrera eramatearen aldekoak gara antolatzaile eta babesleok, ekitaldi bakarra eta ikusgarria baita.