AUSTRALIAN ESTREINATU DIRA ESTITXU ESTREMO ETA MYRIAN IMAZ
Gaur hasten da Australia ekialdeko Soldiers Beach hondartzan, WQS mundu zirkuituko Arrive Alive Central Coast Pro 4*etako txapelketa. Zirkuituko 2.a da hau eta honetan partehartuko dute lehendabiziko aldiz gure bi surflari onenak: Estitxu Estremo eta Myriam Imaz. Honetan eta beste hainbat proba gehiagotan izango dira bi gipuzkoarrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker. Sasoi luzea igaroko dute biek Australian, jarraian, 6 eta 5*etako txapelketa garrantzitsuak ospatuko baitira Newcastle eta Margaret River-en. Zorte on opa diegu Euskal Herritik.