EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUA HASTERA DOA
Datorren asteburuan hasiko da Sopelanako Barinatxe hondartzan, El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua 2008. Euskal surflari onenek partehartuko dute honetan. Baita kanpotik etorritako surflari askok ere. Lau probek osotuko dute aurtengo zirkuitua.
Gogora dezagun, Axier Muniain zarauztarra daukagula egungo txapelduna, azkenengo bi urtetan zirkuituko garailea izan delarik. Bizkaialdean tokatuko zaio bere titulua babestea oraingo honetan. Arterioen artean, Mario Azurza, Marcos San Segundo, Jatyr Berasaluze edota Unai Arizeta izango ditu, baita, aski ondo ezagutzen duen Jon Garai getxotarra ere, besteak beste.
Aurteneko zirkuituan 24 izango dira open A maila osotzen duten surflariek. Beraz, lehen bait lehen konproba ezazu zerrendan zagozenentz.
El Diario Vasco izango da aurten ere dirulaguntzaile nagusia, baina berritasun handiak ekarriko ditu zirkuituak esponsorizazio aldetik. San Miguel izango baita aurkezle nagusia. LeioaWagen laguntzaile nagusia izango da eta beti bezala, 3sesenta, Punto Radio, Surfer Rule eta El Correoren laguntza ere izango dugu. Natural Surfing.com, Sopelanako Udala, Getxo Surf Taldea eta Bizkaiko Surf Federazioak laguntza ederra eskeiniko digute baita ere, lehenengo proba honetan.
2.000 euro banatuko dira saritan, open a mailako partehartzaileentzat eta bidaiak sarituko dira berriz open b mailan. Izena eman dezakezu jadanik federazioan.
.................................................................
SURF OPEN ZIRKUITUAREN EZAUGARRIAK
Egutegia-Datak :
Martxoak 8-9 Barinatxe
Abuztuak 15-17 Donostia
Urria 25-26 Zarautz-Orrua
Abendua Mundaka
Mailak-Zirkuituak: Open A Zirkuitua
Itxia : 32 surflari
2008 Seeding-eko 24 lehenak
B probako 8 lehenengoak
Open B Zirkuitua
Irekia
Lehiaketa sistema :
Kanporaketa sistema: 4ko txandak
2 jardunaldiko lehiaketa :
B Zirkuitua: lehenengo jardunaldia ( Larunbata )
A Zirkuitua: bigarren jardunaldia ( Igandea )
Zirkuituaren sailkapenerako sistema
Zirkuituaren azken sailkapenerako:
4 probatik, 3 onenak hartuko dira kontuan
Zirkuituko laugarren proban parte hartzeko ( Mundaka )
Aurreko 3 probatik, 2 onenak hartuko dira kontuan
Izenemateak
Epea: Txapelketa aurreko Ostiraleko eguerdiko 12:00-ak
Betebeharrak- Izenemate modua:
FAX edo MAIL-ez , ordainagiria honako kontzeptuarekin:
Izen abizenak
Maila edo zirkuitu mota
EHSF Kontu korrontea: BBVA- 0182 1290 3401 0150 3866
EHSF Fax zenbakia: 94 473 52 53
EHSF Helbide elektronikoa: ehsf@euskalsurf.com
Zirkuituak:
A Zirkuitua:
24 sailkatuek izena eman beharko dute aipatutako epearen barruan
Izena epe barruan eman ezean, ezin izango dute txapelketan parte hartu, ez A zein B zirkuituetan.
B Zirkuitua:
Partehartzaile guztiek izena eman beharko dute aipatutako epearen barruan