noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

MARCOS SAN SEGUNDO IZAN DA GOANNA PRO TXAPELKETAN NAGUSI

22/03/2008
Asturiasen kokatzen den Tapia de Casariegon amaitu berri da Goanna Pro mundu mailako ekitaldia. Partehartu duten 64 surflarien artean, 13 euskal surflari bildu dira.
Aurreratzen genuen bezala, baldintza kaskarrekin hasi zen ekitaldia, eta baldintza gogorrekin amaitu berri da. Metro eta erdiko olatuak baina oso haize bortitza eta eguraldi kaskarra.
Hala ere nahiko ondo moldatu dira gure surflariek baina duda barik bikainena Marcos Sansegundo zarauztarra izan da. Primeran hautatu ditu bere olatuak, baldintzak gogorrak baziren ere. Emaitza oso altua izan da, arerioen puntuaketekin konparatzen badugu. Bere atzetik geratu da Simon Marchand, Lapurdikoa. 3. izan da Edgar Nozes portugaldarra eta 4. Pablo Solar kantabriarra.
Gainontzeko euskal aparlarien artean, azpimarratzekoa izan da ere Txaber Trojaola bakiotarraren papera, erdifinaletan geratu delarik.
Iker Fuentes, Mario Azurza eta Kepa Acero, azken laurdenetara ailegatu dira.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak