noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

OLATU GUTXI ETA TXIKIAK GOANNA PRO TXAPELKETA OSPATZEKO

22/03/2008
Asturiasen kokatzen den Tapia de Casariego herrixka ederrera bueltatuko da aurten ere, Europako surf txapelketarik zaharrenetariko bat, Goanna Pro mundu mailako ekitaldia hain zuzen ere. WQS zirkuituko izar bateko txapelketa dugu hau. Honetan, Europako 64 surflari bikain partehartzen ari dira metro erdi eskaseko olatuetan. Partehartzaileen artean, 13 euskal surflari biltzen dira, partehartzaileen %20a gutxi gora behera. Paper ederra jorratu dute, eta ia gehienek 2. errondara egin dute salto.
Horrela ba, atzo ospatutako lehenengo jardunaldian, aurrera egin zuten Jatyr Berasaluze, Mitxel Lopez, Unai Arizeta, Mario Azurza, Carlos Gomez eta Borja Agote surflariek. Kanpo geratu ziren Ethan Egiguren eta Haritz Mendiluze donostiarrak.
Olatuak ondo portatuz gero, gaur estreinatuko dira ere, faboritoenak, hauen artean: Bizkaitik etorritako Txaber Trojaola, Iker Fuentes eta Kepa Acero. Gipuzkoatik etorritako Marcos Sansegundo eta Lapurditik etorrita, Simon Marchand.
Atzoko olatuak metro erdi eskasekoak izan ziren. Gaurkoak behintzat tamaina berberakoak izatea espero dugu, ordu batzuk besterik ez baitituzte txapelketa amaitzeko.
Azpimarratzekoa da herrialde ezberdinetatik etorritako surflariak, besteak beste, Belgika eta Holandatik. Datu bitxia duda barik baina aurreikusten zena. Azken finean, gero eta gehiago dira txapelketetan partehartzera animatzen diren Europako surflariak.
Zorte on denoi, onena irabaz dezala!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak